
Garitano eta Bonantzako Irizar
Bonantza elkarteko Kristina Gago eta Imanol Irizar eta Lezoko Jon Legorburu Martin Garitano ahaldun nagusiarekin bildu ziren atzo arratsaldean Donibaneko sarreran, termika parean, eta zuzenean helarazi zioten Lezo eta Donibaneko 35 elkarte eta erakunderen eskaera: Donibanetik oinez irteteko dagoenbide bakarrean espaloi duina egitea, hain zuzen ere. Gagok eta Irizarrek, oinezkoentzat egun dagoen metro erdiko espaloiak “arrisku handia” suposatzen duela nabarmendu zuten, “errepidera jaitsi behar dutelako oinezkoak zati horretan lagun bat baino gehiago elkartzen bada edota haurren aulkiarekin joaten direnak kabitzen ez direlako”. Bonantza elkarteko kideek idatzia eman zioten Garitanori eskura egoera hori ahalik eta azkarren konpon dezaten eta datozen hilabetetan ekimenak egingo dituztela aurreratu zuten.