61.102 biztanle ditu Irunek (Gipuzkoa) eta horietatik 21.300ek euskaraz dakite (%34,9k). Euskararen erabilera, ordea, %5,5 ingurukoa baino ez da, azkeneko neurketen arabera. Ingurumaria horretan, euskara bultzatzeko lanean urteak daramatzate Idoia Genua Irungo AEK-ko zuzendariak eta Joxeja Zabalo Betti Gotti gazteentzako Euskara Kultur Elkarteko kideak.
Manuel Iradier Elkarte Afrikanistak Mujeres que miran goiburuko erakusketa muntatu du Martindozenea gaztelekuko hormetan eta hilaren 28ra arte bisitatu daiteke. Erakusketak koloretako 23 argazki biltzen ditu eta Ginea Ekuatorialeko Bata hiriko zortzi emakumerekin egindako argazki-tailerraren emaitza da.
Hondarribiko Udaleko Kirol Departamentuaren aurrekontua 500.488 eurokoa da aurten, iazkoa baino %4,3 gehiago. Eliteko taldea desagertu den arren, 21.000 jasoko ditu aurten Txingudi Saskibaloia elkarteak, "harrobia lantzeko"