Navarturren eta Tolosan egongo da Bidasoa eskualdea

Hondarribiko eta Irungo turismo eskaintza ezagutzeko aukera izango dute hilaren 21etik 23ra Navartur azokara eta Okzitaniako Tolosako Mahana Toulouse erakusketara hurbiltzen direnek. Navarturrek bederatzigarren aldia izango du aurten eta helburua iazko bisitari kopurua (29.891) gainditzea dute antolatzaileek. Bidasoa eskualdea bertan izango da Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik. Okzitaniako Tolosan ere izango dira Hondarribia eta Irun. Iaz 20.022 lagunen bisita jaso zuen eta 216 erakusketari izan ziren. Erakusketa honetan Luis Marianoren mendeurrena dela eta, programatu diren ekintza guztiekin esku-orriak banatuko dituzte bisitarien artean.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.