Harreman eredu berrien gaineko gogoeta egingo dute Amaia KZn

EH Bildu koalizioak antolatuta, Peio Alcelayk hitzaldia emango du datorren asteartean (hilak 18) Amaia Kultur Zentroan, 19:30ean hasita. Bera eta Koldo Saratxagaren esperientzia oinarri gisa hartuko du Pertsonak eta harreman eredu berri batekin erronkei aurre egiteko gaitasuna izena duen hitzaldian. Antolatzaileek nabarmendu dutenez, harreman eredu berrien gainean gogoeta egiteko aukera “ezin hobea” izango da”. “Hitzaldiak perfil ekosozioekonomiko garbia badu ere, AMPO enpresaren ereduan oinarritua, egun gure gizartearen geroz eta zabalduagoa den hausnarketa batekin dantzan ariko da; gauzak egiteko eta arazoak konpontzeko beste eredu bat posible dela, alegia”, azaldu dute antolatzaileek.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.