Musikeneko musika sinfoniko bandak kontzertu bat emango du larunbatean, otsailak 1, 20:30ean, Fatimako parrokian.
Pablo Malo zuzentzen ari den Lasa eta Zabala filmaren hainbat eszena grabatuko dituzte igandean eta astelehenean Hendaian, eta hori dela eta Tunel eta Aizpurdi karriketan ezingo da zirkulatu, ez eta aparkatu ere. Igandean 12:00etan itxiko dituzte aipatu bi karrikak trafikora eta asteleheneko 20:00ak arte izango dira itxita. Astelehenean, horrez gain, aparkatzea debekatuko dute, 17:00etatik 20:00etara, Aizpurdi karrikan Marechal de Lattre de Tassigny eta Aliatuen karriken artean eta Tunelgo karrikan, Antzokiko eta trenbideko karriken artean.
Inauterietan ateratzeko batukada taldea sortu nahi du taldeak. Lau saio egingo dituzte horren aurretik, lehenengoa larunbat honetan. Izena emateko epea bihar, osteguna, bukatzen da.
Presoen eskubideen defentsa lantokietara eraman nahi du aurten LABek eta gaur horretarako propio landu duten materiala banatu duten enpresetan. Horrez gain, eguerdian, elkarretaratzea egin dute Buenavistako sarrerako biribilgunean, Espetxe politika aldatu, etxera eta Euskal presoak lantokietara lemapean.