Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Trintxerpeko sutean kaltetuek etxe berrietako giltzak jaso dituzte

admin
Bidasoa
2014/01/29
Gaur eguerdian eman dizkiete Morlanseko etxebizitzetako giltzak Trintxerpeko Urte Zaharreko sutean etxea galdu zuten 26 familiei. Datozen sei hilabeteetan han hartuko dute ostatu, doan, eta ondoren, han bertan jarraitu ahal izango dute, errenta ordainduta. Luzuriagako etxeetara ekartzeko aukera ere aztertuko dute, behin Antxoko etxebizitzak amaituta, eta beharra kasuan kasu aztertuta. Honenbestez, eta giltzak eskuan, laster izango dira Lintzirin hotela utzi eta etxe berrietara lekualdatzeko moduan. Argindarraren kontratuak  baino ez da falta kasu gehienetan, azken egunetan altzariak jartzen aritu direlako bizilagunak, Errenteriako eta Pasaiako udal langileen laguntzaz. Bien bitartean, Udalak kaltetutako etxeak estali eta zurkaizteari ekingo diola iragarri du, behin betiko zer egin erabaki bitartean erreetako orubeak gehiago ondatu ez daitezen. Aldundiaren ekimenak Kaltetuen egunerokoa pixkanaka normaltasunera itzultzen den bitartean, laguntzeko ekimenek ez dute etenik, ez erakundeetan ez eta eskualdean ere. Aldundiak Udalaren eskariak bere egin eta kaltetuen etxeetako zergak bertan behera uztea adostu zuen atzo, nahiz eta erabakia oraindik Batzar Orokorretan berretsi beharko den. Horrez gain, Aldundiak Udalak Finantzatzeko Funtsa Komunetik diru partida bat aurreratuko dio Pasaiari, sutearekin zerikusia duten hainbat lanei erantzun ahal izateko. Larraitz Ugartek gogorarazi duenez, Aldundiak 150.00 euro inbertitu ditu orain arte kaltetuak laguntzeko ekimenetan. Kontzertuarentzako egitaraua fintzen Kaltetuak laguntzeko plataforman, bien bitartean, buru belarri jarraitzen dute elkartasun ekimenak antolatzen. Azken egunetan garbiketarako produktuak biltzeari ekin diote, familia guztiei lote bana eman asmoz. Horrez gain, otsailaren 21ean eta 22an egingo den kontzertura begira edariak biltzeko deia zabaldu dute, horien salmentarekin diru gehiago biltzeko asmoz. Kontzertuan joko duten taldeen zerrenda ere argitzen doa pixkanaka. Besteak beste, Hyedra, Ultrajando al Aitona, The Animal Within edo Se nos kae el txiringo taldeek joko dutela iragarri dute. Sarrerak non eta noiz erosi laster jakinaraziko dutela iragarri dute plataformako kideek, eta txartelak 10 eurotan salduko dituztela jakinarazi.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

GHKk espediente bat irekiko du Zubietako erraustegiko sutearen nondik norakoak argitzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Harrera Sareak salatu du lau kide identifikatu dituztela etxegabeei janaria emateagatik

Euskal Herria, Gipuzkoa

Renfek autobusekin ordezkatu ditu Tolosa eta Beasain arteko tren zerbitzuak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Helmuga kalea izan dadin

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gipuzkoako zahar etxeetako lan baldintzak hobetzeko «ardura politikoa» har dezala exijitu dio ELAk aldundiari

Euskal Herria, Gipuzkoa

Insaustik eskatu du «ez politizatzeko» etxerik ez dutenen egoera

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.