Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Aurrekontuak aurrera atera dira

admin
Bidasoa
2014/01/29
Julen Mendoza alkatearen kalitateko botoarekin atera dira aurrera 2014ko aurrekontuak. Udal Gobernu Taldea izan zen atzo alde bozkatu zuen bakarra (9 zinegotzi ditu); PSE-EE eta PPk kontra bozkatu zuten (bien artean 9 zinegotzi dituzte) eta EAJko hiru zinegotziak, aurreratu bezala, abstenitu egin ziren. Bi aldiz bozkatu zuten, eta aldeko eta kontrako botoen berdinketa alkatearen kalitateko botoak hautsi zuen. Bildu nahiz Ezker Anitzak egoera ekonomikora, eta, testuinguru horretan, herritarrek dituzten beharretara egokitzen diren aurrekontuak direla nabarmendu zuten, eta urtetik urtera arlo sozialera ere kopuru handiagoa bideratzen ari direla. Inbertsioetan ere kopuru handiagoa jarri dutela jakinarazi zuten, baina horiek “ezinbestekoak” direla esan dute gastu horietara bideratzeko. Alkateak gaineratu zuen inbertsio horiek beharrezkoak direla garapen ekonomikorako ere, eta gezurtatu egin zituen batik bat PSE-EEtik etorritako akusazioak: diru sarrera eta finantzazio falta. Hori egiaztatzeko iaz espero baino finantzazio altuagoa lortu zutela jakinarazi zuen. Era berean, EAJ eta PPren konpromisoa ere nabarmendu zuen akordioak lortzerako garaian, eta haatik, PSE-EErena kritikatu zuen osoko zuzenketa aurkeztearen kontura, eta “bere burua baztertu” duela esan zuen. PSE-EE Jose Angel Rodriguez talde sozialistako bozeramaileak “bere burua baztertzea” gezurtatu zuen, eta egin diren bileretara joan direla adierazi zuen, eta eskatutako baldintzetako bat udal gobernu taldeak ez zuela aintzat hartu gogorarazi zion alkateari. Horrez gain, osoko zuzenketa argudiatu zuen esanez, arlo sozialean egindako inbertsioak ez direla nahikoak, eta bestalde, inbertsioen ataleko datuak ez direla “fidagarriak” gaineratu zuen. Hala ere, egindako zuzenketekin hasierako proposamena hobetu dela onartu zuen, baina horiek ere ez dutela talde sozialistak esperotakoa betetzen. Inbertsioen eta Lekuonaren artean eduki zuten ika mika alkateak eta Rodriguez. Lekuonaren harira, plenoan adostutakoa ez betetzea leporatu zuen alkatea. Berak erantzun zion, ordea, ea noiz onartu behar duen udalbatzarren gehiengoa Dantzagunea Lekuonan kokatzearen alde dagoela. EAJ eta PP Maite Peña EAJko bozeramaileak plenoan aurkeztutako proposamena udal gobernu taldearena baino hobea dela esan zuen, eta arlo sozialean eta krisiaren kontrako planetan partidak handitzea lortu dutela euren ekimenez, ia kopuru hori 1 milioi eurora iritsiz. Horretarako negoziazioak “gogorrak” izan direla ere zehaztu zuen. PPko bozeramaile Jose Manuel Herzogek, bestalde, gobernu taldearekin harremana ona izan dela esan zuen, baina ez direla ados jarri  joera ezberdinetako alderdiak direla kontuan hartuta. Beste puntuak, aurrera Gai ordenako beste puntuak ere aurrera atera ziren.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maixabel Lasari emango diote aurten Gipuzkoako Urrezko Domina

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hondarribiko Udalak kereila penal bat aurkeztu du Zaldunborda auziko dokumentazioa iker dadin

Kultura, Gipuzkoa

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Ekonomia, Gipuzkoa

Yurrita e Hijoseko hamabi langile kaleratu dituztela salatu dute

Ekonomia, Araba, Gipuzkoa

Jarindo parke eolikoa egiteari uko egin dio Green Capital Powerrek

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan esku hartu dezala eskatu diote Jaurlaritzari

Komunikazioa, Gipuzkoa

‘Superra’-ren aurrestreinaldia Azpeitian egingo dute, hilaren 28an

Euskal Herria, Gipuzkoa

Xabi Alonsoren Igeldoko txaleta legezkoa dela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Euskal Herria, Gipuzkoa, Araba

Irungo atxilotuen kasua «Poliziaren jukutriatzat» jo du Askek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzak Bentaberriko babes ofizialeko 510 etxebizitzak erosiko dizkio Blackstone funtsari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik esan du Donostian atzo etxegabetu behar zuten familiari «bizitoki bat» eskainiko diotela

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Antondegi eremuak landa izaerari eutsi behar diola defendatu du Antondegi Berdeak

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako baso suhiltzaileek salatu dute foru aldundiak zenbait zerbitzu eten dituela, baso suteen «arrisku handiko» sasoi betean

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.