Ibilgailuetan autogas sistema jartzen irakatsi diete Don Boscoko irakasleei

Ircongas enpresako kideak Don Boscon izan dira, institutuko irakasleei zenbait gauza irakasten. Zehazki, gasolina erabiltzen duen ibilgailuetan autogas edo GLP erregaia erabiltzeko sistema jartzen ikasi dute. Gaur egun gehien erabiltzen den erregai alternatiboa da autogasa. Programa horren bidez, irakasleek Ircongas enpresako kideekin ikasitakoa ikasleei helaraztea da helburua. Sistema horiek tailer espezializatuetan ezarri behar dira, eta Don Boscoren arabera, horregatik da horren garrantzitsua halako formazio espezifikoak jasotzea Autogasak gasolinak baino %40 merkeagoa da, eta gehiago errespetatzen du ingurugiroa. Ibilgailu bati GLPn aldatuta, gasolina zein autogasa erabil dezake
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.