Irrien Lagunak-ek batukada osatu nahi du

Inauterietan ateratzeko batukada taldea sortu nahi du taldeak. Lau saio egingo dituzte horren aurretik, lehenengoa larunbat honetan. Izena emateko epea bihar, osteguna, bukatzen da.

Inauteriei begira, batukada taldea sortu nahi du Irrien Lagunak ekimenak. Horretarako lehen saioa larunbat honetan, otsailaren 1, izango dute interesdunek. Merkatuzarren elkartuko dira, 17:00etatik 19:00etara. Beste hiru saio egingo dituzte otsailaren 9an (igandea), otsailaren 16an (igandea) eta otsailaren 22an (larunbata). Ordutegia eta tokia bera izango da lau kasuetan: 17:00etatik 19:00etara, Merkatuzarren. Parte hartzeko oarsoirriak[abildua]gmail.com helbidera idatzi behar da bihar, osteguna, baino lehen.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.