
Astelehenean Olentzero eta Mari Domingirekin abestuko dute Antxon, Basarik antolatutako kantu jiran. 18:30ean aterako da ikastola ingurutik. Kantu jirako kideekin eta Antxoko musika talde batekin betiko ibilbidea egingo dute.

Udalak aurten ere Olentzero eta Eguberri Kanten Jaialdia antolatu du. Astelehenean izango da, 19:00etan, San Juan plazan. Hamar abesbatzak parte hartu dute: hiru 16 urtetik beherakoak izango dira (Nadade, San Juan Arri IGE eta El Pilarreko IGE), eta za...

Pasaiako Udaleko Gazteria eta Kirol Departamentuak Gabonetako Haur Jaiak antolatu ditu barruti guztietan, Pasaiako aisialdi talde eta ludoteka guztiekin batera. Abenduaren 26an, 27an eta 28an izango dira. Asteazkena, hilak 26: Jolasak, tailerrak eta Gabonetako apaingarriak egingo dituzte barruti guztietan. San Pedron, horrez gain, Korri eta Xalto pailazoen eskutik Entresakarekin diskoko abestiez gozatzeko aukera izango da, 18:00etan. Antxon Hipo eta Tomax pailazoek Papo Pupa ikuskizuna eskainiko dute Kultur etxean. Donibanen Kiki eta Koko pailazoak egongo dira eta naturaren biziaren garrantziaz ikuskizuna eskainiko dute. Eta Trintxerpen Magiklown-eko pailazoek magia eta umorea eta trebetasuna elkartzen dituen ikuskizuna eskainiko dute. Osteguna, hilak 27: Barruti guztietan era askotako jolasak, tailerrak egongo dira: rokodromoa Trintxerpen, San Pedroko Mater ontzian Gabonetako piratak ariko dira, eta Donibanen txontxongiloen tailer berezia izango da, Margaren eskutik. Ostirala, hilak 28: Jolas eta tailerrez gain, barruti guztietan txokolate jatea izango da jaialdia borobiltzeko. Jarduerak guztiak 16:00etatik 19:00etara izango dira, honako aretoetan: Antxoko Kultur Etxean eta ludotekan, Trintxerpeko Karmengo Ama Eskolan, Donibaneko Udal Ludotekan, eta San Pedroko Udal Aretoan eta gimnasioan. Jarduera guztiak doakoak izango dira, Pasaiako 4 urtetik aurrerako haur guztientzat. Aisialdi taldeei dagokienez, egiten duten “lan handia” nabarmendu du udalak: “Guztiak dabiltza haur eta gazte animazioan, eta Gazteria eta Kirol Departamentuarekin batera [...]

Uddaltzaingoak jakinarazi duenez, zuhaitz bat erori da Auztiko errebolta inguruan, haizearen ondorioz. Trafikoa moztuta dago Oiartzun eta Errenteria-Orereta aldera.

Aurten Iztieta pasealekuko aparkalekuak erregulatzea erabaki du udalak, “auzo horretan autorik gehien ibiltzen den garaian”. Gainera paseo horretako jendearentzako gunea egunez ibilgailuak har ez dezaten soilik gauez aparkatzen utziko dute. Honakoak izango dira ordutegiak: abenduaren 24ko 19:00etatik 25eko 19:00etara; abenduaren 31ko 19:00etatik urtarrilaren 1eko 19:00etara; eta urtarrilaren 6an: 07:00etatik 19:00etara.

Jaiotza biziduna eta jaia egingo dituzte Aiton-Amunen aterpean; 24an desfilea egingo dute ikazkinek Donibanen Gabonetako egitaraua prestatu dute. Gaur, Aiton-Amunen Aterpean jaiotza biziduna egingo dute, eta baita jaiotzen erakusketa ere. Gabonetako zo...

Gobernu taldeak deituta, elkarretaratzea egin zuten atzo eguerdian Herriko Enparantzan, herriko auzipetutako eta espetxe zigorrera kondenatutako bost gazteei elkartasuna adierazteko, eta zigor hori arbuiatzeko. Horren harira, EAJren udal taldeak esan du espetxeratzeko agindua «bidegabea» dela, «dena ETA da argudioaren barruan kokatzen delako. Politika egiteko eskubidearen kriminalizazioa» da epaia. Hala, «egian, justizian eta begirunean oinarritutako bakea» eraikitze aldera, Espainiako Gobernuari eta bestelako erakundeei eskatu die «justizia irizpideak hartu, eta horiek bizi ditugun garaietara egokitu ditzatela». EAJk zehaztu du «beti» giza eskubide guztien defentsa egin duela, «eta horrela egingo dugu etorkizunean». Herriko PSE-EEk ere gaiaren gaineko iritzia eman du. Sozialistek esan dute Gorenak erabakitakoa errespetatzen dutela, «edoizen epaitegik ematen dituen epaiekin egiten dugun bezala». Baina «deitoratu» dute «ETAren indarkeria praktikan ez dagoen honetan» gisa horretako erabakia hartzea. Zigortuek eta euren hurbilekoek duten samina «ulertzen» duela esan du PSE-EEk, eta euren «atsekabea» helarazi diete. «Elkarbizitza duinaren alde lanean» jarraituko dutela zehaztu dute.

San Tomas Eguna etzi ospatuko dute Lezon. Egun osoan zehar hainbat ekitaldi izango dira. 11:00etan, txistulari taldeak kalejira egingo du. Horrez gain, goiz osoan zehar, euskal produktuak erosi eta dastatzeko aukera izango da, Karlos Saldise plazako az...

Futbola Ohorezko Erregional Maila. Aurrera-Oiartzun. Bihar, 19:00etan, Markinako Barroeta zelaian. Emakumeen Bigarren Maila.Atsedena. Areto futbola Gipuzkoako Lehen Maila. Oiartzun-Bide Bide Laskorain. Bihar, 18:00etan, Elorsoro kiroldegian. Gipuzkoako Bigarren Maila.Egintza-Power Rangers. Bihar, 17:00etan, Billabonako Olaederra kiroldegian. Gipuzkoako Hirugarren Maila.Atsedena. Saskibaloia Gipuzkoako Hirugarren Maila. Astigarraga La Salle-Saskilagunak. Bihar, 16:00etan, Donostiako La Salle ikastetxean. Gazteak. Atletico San Sebastian Igaratza Tecnun-Saskilagunak. Bihar, 12:00etan, Donostiako Aiete kiroldegian. Kadeteak, neskak. Lezo Institutua-Saskilagunak. Bihar, 13:00etan, Lezoko Bekoerrota kiroldegian.

Txingudiko Zerbitzuak (Txinzer) erakunde publikoak 2013rako 26.510.000 milioi euroko aurrekontua onartu duela jakinarazi du aste honetan. Hala, 12 milioi euro pasatxo uraren ziklo integralera bideratuko ditu Txinzerrek, beste 9 milioi euro, hondakinen ...

Haurren 2012ko Gabon Kanta Jaialdia izango da astelehenean, 17:15ean, Gipuzkoa plazan (eguraldi txarra eginez gero, udaletxeko arkupeetan). Hasteko, Talaia eta Ama Guadalupekoa ikastetxeko ikasleek eskainiko dituzte euren abestiak (LH 2, 4 eta 6. maila...

Hondarribiko Udalbatzak 2013 urteko aurrekontua onartu zuen atzo goizean egindako osoko bilkuran. 16.098.119 euroko kontuak onartu zituzten, eta udal talde guztiek alde bozkatu zuten, Bilduk ezik —abstenitu egin zen—. Aitor Kerejeta alkateak kontuak eztabaidatzeko bileretan jasotako ekarpenak eskertu zituen, eta bilera horietan “denen lehen helburua ongizatea izan dela” nabarmendu zuen. Zerbitzuen atala ere aipatu zuen alkateak, “lanpostuak mantentzeko eta ekonomia sortzeko” bide bezala. Diru sarrerei buruz, Kerejetak azaldu zuen “oso zuhurrak” izan direla, eta gogorarazi zuen “tasak eta zergak urtero %2,5 igo direla, baina bizitza askoz gehiago garestitu dela”. Udalak 2013an lanerako hiru ardatz nagusi izango ditu, alkatearen arabera: 50 urte baino gehiagoko etxeetan egin beharreko azterketak, Muliaten beste 75 etxebizitza eraikitzeko proposamena, eta Zubieta-Urdanibia eremua. Azken hori “mugitzeko” beharra azaldu zuen, “beste erakundeek gauza bera egiteko asmoa agertu dutelako”. Astean zehar udal gobernua oposizioarekin elkartu da eta hasierako proposamenean hainbat aldaketak adostu dituzte. Hala, osoko zuzenketak ez ziren aurkeztu, eta hiru taldek bakarrik aurkeztu zituzten emendakin partzialak. Horietatik hamar onartu zituzten, sei Bildurenak, hiru PSE-EErenak eta Hamaikabatek aurkeztutako bakarra. Adostasun handia Aurrena sozialisten udal taldeak aurkeztutako bederatzi emendakinak eztabaidatu zituzten, “epe motzeko beharrak betetzeko proposamenak”, Iosu Alvarezen esanetan. 100.000 euroko bi partida proposatu zituzten, bat enplegua sustatzeko eta beste [...]

Irungo Herrira-k euskal presoen eta horien senideen aldeko zenbait hitzordu finkatu ditu Gabonei begira. Juanra Rojo eta Gabriel Zabala preso irundarrei orain gutxi ezarritako 197/2006 doktrina —Parot doktrina— ere salatuko du mugimenduak. Lehen hitzordua hilaren 24rako finkatu dute herri bilgunekoek. Presoen senideei Gabon kantak abestera joango dira Olentzerorekin batera, 17:00etatik aurrera. Kontzentrazioa ere deitu dute, 19:00etan, San Juan plazan. Hilabeteko azken ostiralean Bizi osorako espetxe zigorrarekin amaitu, Juanra eta Gabriel askatu lelopean manifestazioa egingo dutela ere adierazi dute, Zabaltza plazatik abiatuta, 19:30ean. 2013an, deialdi gehiago Urtarrilaren 1ean euskal presoen alde topa egingo dutela jakinarazi dute, San Juan plazan, 01:30ean. Eta bukatzeko, urtarrilaren 12an Bilbon izango den manifestaziora joateko deia luzatu du Irungo Herri Bilguneak.

Lartaun Txistulari Taldeak Euskal Herriko Eguberrietako doinuz osatutako diana eskainiko du etzi, Elizalde auzoan zehar. Bestalde asteazkenean, Xanisteban Eguna izaki, goizetik kalez kale ibiliko dira, biribilketak joaz.

Gabonetan, hainbt ekimen egingo dituzte katea auzoan. Hauxek dira: Bihar: Mari Domingi eta Olentzeroren bisita izango da, 17:00etan. Baserritarrez janzteko deia egin dute. Auzo elkartean txokolatea ere izango da eta 2013ko egutegia eskuratzeko aukera ere bai. Abenduak 24, astelehena: Olentzero iritsiko da auzo elkartera, 18:00etan. Opariak banatuko ditu. Auzoko hiru abesbatza (elizako 2 talde eta Elatzeta elkartekoa) aterako dira baserriz baserri Gabon zoriontsuak eta 2013 urtea ere oparoa izan dadila opatzera. Abenduak 31, astelehena: Hiru abesbatzek berriz ere egingo dute baserrietako itzulia, urte zahar ona opatuz. Eta gauean, auzo elkartean, jaia izango da, 01:30etik aurrera, urteari ongi etorria egiteko. Urtarrilak 1, asteartea: Kateko Kirolzaleak elkartean, Bizarzuriren bisita izango da, 13:00tan. Bizarzuri, erregeen postaria da, berak jasotzen ditu, hiru erregeei auzoko haurrek bidali nahi dizkieten eskutitzak.

Euskal preso eta iheslarien aldeko hainbat ekimen antolatu dituzte Gabonetarako. Hauxe da egitaraua: Gaur: 19:00tan, San Tomas eguna Baleak-en: txistorra jatea. Abenduak 24, astelehena: 19:00tan, Herriko Etxearen aintzinean, Olentzeroren etorrera. Abenduak 28, ostirala: Denak Donibane Lohitzunera! Abenduak 29, larunbata: 11:00tan, elgarretaratzea Sokoburun. Abenduak 31, astelehena: 17:30ean, Kanttutik abiatuta Xaiara, auto karabana. Ondoren ez dauden alde brindisa egingo dute Xaian.

Molinao erreka ondoan hasi dira frontoiaren lanak egiten; arkitektoek hitzaldia emango dute Antxoko Molinao Erreka Parkean aurreikusitako frontoiaren obrak egiteko lehenengo hondeamakinak atzo hasi ziren lanean. Lehenago, baina, ingurua ibilgailuz hustu zuten. Horregatik, aparkatzeko arazoak egongo direla onartu du udal gobernuak, eta «nahiz eta sakonago aztertu behar den», hainbat irtenbide prestatu dituzte. Horrela, anbulatorioaren parean dagoen aparkalekuan egun osoz aparkatu ahal izango da (orain arte gauetan bakarrik egin zitekeen). Oinezkoak bertara iristen errazteko pasabide bat atonduko dute urtarril hasieran. Bi eskaera ere egin dituzte: Antxora doazenek garraio publikoa erabiltzeko, eta autoa Antxon aparkatzen duten kanpotarrei bere herrian aparkatzeko. Bestalde, VAUMM arkitekto taldeak proiektuaren nondik norakoak azalduko ditu urtarrilaren 9an, 19:00etan, Kultur Etxean egingo den bileran.

Funtzionariei Gabonetako aparteko soldata ez ordaintzeko aginduarekin sortutako katramilari nolabaiteko irtenbidea eman zioten atzoko osoko bilkuran. Langileek hiru eskakizun egin zituzten: batetik, 2013ko aurrekontuetan produktibitate osagarri bat sartzea proposatu zuten, “%7,14ren galera orekatzeko”; bestetik, 2013ko ekaineko aparteko soldata urtarrilera, eta gainontzekoak ere aurreratzea nahi zuten; eta azkenik, udalari konpromisoa eskatzen zioten abenduko ordaindarien kopuruak ez daitezen “beste helburu batekin erabili, langileei ordaintzeko baizik”. Alkateak jakinarazi zuenez, abenduko ohiko soldata atzo edo gaur kobratzeko agindua eman zuen, eta ekaineko aparteko ordainsaria urtarrila hasieran kobratzea; “ezingo balitz, urtarrileko soldata aurreratzea eta ekaineko apartekoa hilabete bukaeran kobratzea” proposatu zuen. Oposizioko alderdiek ontzat eman zituzten azalpenak eta alkateak proposatutakoa onartu zuten. Hortaz, udal langileek abenduko soldata aste honetan kobratuko dute, eta Gabonetako aparteko sariaren ordez 2013koa jasoko dute urtarrilean.

Urtarrilaren 12an Giza eskubideak, irtenbidea, bakea. Euskal presoak Euskal Herrira leloarekin Bilbon egingo den manifestazioari «bultzada erabakiorra emateko», Herrira-k egindako deialdiarekin bat egin zuten atzo Lezoko udal langileek eta gobernu taldeko kideek. Mobilizaziorako prestatutako pegatinak soinean zituztela elkarretaratzea egin zuten ordu erdiz udaletxe aurrean. Lezon bezala, Adierazpen Egunarekin bat egin zuten Oarso Bidasoko gainontzeko herrietan ere.