Gazteekiko elkartasuna plazan
Gobernu taldeak deituta, elkarretaratzea egin zuten atzo eguerdian Herriko Enparantzan, herriko auzipetutako eta espetxe zigorrera kondenatutako bost gazteei elkartasuna adierazteko, eta zigor hori arbuiatzeko. Horren harira, EAJren udal taldeak esan du espetxeratzeko agindua «bidegabea» dela, «dena ETA da argudioaren barruan kokatzen delako. Politika egiteko eskubidearen kriminalizazioa» da epaia. Hala, «egian, justizian eta begirunean oinarritutako bakea» eraikitze aldera, Espainiako Gobernuari eta bestelako erakundeei eskatu die «justizia irizpideak hartu, eta horiek bizi ditugun garaietara egokitu ditzatela». EAJk zehaztu du «beti» giza eskubide guztien defentsa egin duela, «eta horrela egingo dugu etorkizunean». Herriko PSE-EEk ere gaiaren gaineko iritzia eman du. Sozialistek esan dute Gorenak erabakitakoa errespetatzen dutela, «edoizen epaitegik ematen dituen epaiekin egiten dugun bezala». Baina «deitoratu» dute «ETAren indarkeria praktikan ez dagoen honetan» gisa horretako erabakia hartzea. Zigortuek eta euren hurbilekoek duten samina «ulertzen» duela esan du PSE-EEk, eta euren «atsekabea» helarazi diete. «Elkarbizitza duinaren alde lanean» jarraituko dutela zehaztu dute.
Gobernu taldeak deituta, elkarretaratzea egin zuten atzo eguerdian Herriko Enparantzan, herriko auzipetutako eta espetxe zigorrera kondenatutako bost gazteei elkartasuna adierazteko, eta zigor hori arbuiatzeko. Horren harira, EAJren udal taldeak esan du espetxeratzeko agindua «bidegabea» dela, «dena ETA da argudioaren barruan kokatzen delako. Politika egiteko eskubidearen kriminalizazioa» da epaia.
Hala, «egian, justizian eta begirunean oinarritutako bakea» eraikitze aldera, Espainiako Gobernuari eta bestelako erakundeei eskatu die «justizia irizpideak hartu, eta horiek bizi ditugun garaietara egokitu ditzatela». EAJk zehaztu du «beti» giza eskubide guztien defentsa egin duela, «eta horrela egingo dugu etorkizunean».
Herriko PSE-EEk ere gaiaren gaineko iritzia eman du. Sozialistek esan dute Gorenak erabakitakoa errespetatzen dutela, «edoizen epaitegik ematen dituen epaiekin egiten dugun bezala». Baina «deitoratu» dute «ETAren indarkeria praktikan ez dagoen honetan» gisa horretako erabakia hartzea. Zigortuek eta euren hurbilekoek duten samina «ulertzen» duela esan du PSE-EEk, eta euren «atsekabea» helarazi diete. «Elkarbizitza duinaren alde lanean» jarraituko dutela zehaztu dute.


