26 milioiko aurrekontua onartu du Txinzerrek
Txingudiko Zerbitzuak (Txinzer) erakunde publikoak 2013rako 26.510.000 milioi euroko aurrekontua onartu duela jakinarazi du aste honetan. Hala, 12 milioi euro pasatxo uraren ziklo integralera bideratuko ditu Txinzerrek, beste 9 milioi euro, hondakinen ...
Txingudiko Zerbitzuak (Txinzer) erakunde publikoak 2013rako 26.510.000 milioi euroko aurrekontua onartu duela jakinarazi du aste honetan. Hala, 12 milioi euro pasatxo uraren ziklo integralera bideratuko ditu Txinzerrek, beste 9 milioi euro, hondakinen bilketarako zuzenduko ditu eta gainontzekoa, bide garbiketarako erabiliko da: 3 milioi Irunen, eta 800.000 euro Hondarribian.
Bestalde, txikienei begira antolatutako Gabonetako parkean izango dela adierazi du enpresak. Umeen artean uraren zikloaren inguruan kontzientzia piztea izango du helburu Txinzerrek.

