Gabonen harira, hainbat ekimen izango dira Katean
Gabonetan, hainbt ekimen egingo dituzte katea auzoan. Hauxek dira: Bihar: Mari Domingi eta Olentzeroren bisita izango da, 17:00etan. Baserritarrez janzteko deia egin dute. Auzo elkartean txokolatea ere izango da eta 2013ko egutegia eskuratzeko aukera ere bai. Abenduak 24, astelehena: Olentzero iritsiko da auzo elkartera, 18:00etan. Opariak banatuko ditu. Auzoko hiru abesbatza (elizako 2 talde eta Elatzeta elkartekoa) aterako dira baserriz baserri Gabon zoriontsuak eta 2013 urtea ere oparoa izan dadila opatzera. Abenduak 31, astelehena: Hiru abesbatzek berriz ere egingo dute baserrietako itzulia, urte zahar ona opatuz. Eta gauean, auzo elkartean, jaia izango da, 01:30etik aurrera, urteari ongi etorria egiteko. Urtarrilak 1, asteartea: Kateko Kirolzaleak elkartean, Bizarzuriren bisita izango da, 13:00tan. Bizarzuri, erregeen postaria da, berak jasotzen ditu, hiru erregeei auzoko haurrek bidali nahi dizkieten eskutitzak.
Gabonetan, hainbt ekimen egingo dituzte katea auzoan. Hauxek dira:
- Bihar: Mari Domingi eta Olentzeroren bisita izango da, 17:00etan. Baserritarrez janzteko deia egin dute. Auzo elkartean txokolatea ere izango da eta 2013ko egutegia eskuratzeko aukera ere bai.
- Abenduak 24, astelehena: Olentzero iritsiko da auzo elkartera, 18:00etan. Opariak banatuko ditu. Auzoko hiru abesbatza (elizako 2 talde eta Elatzeta elkartekoa) aterako dira baserriz baserri Gabon zoriontsuak eta 2013 urtea ere oparoa izan dadila opatzera.
- Abenduak 31, astelehena: Hiru abesbatzek berriz ere egingo dute baserrietako itzulia, urte zahar ona opatuz. Eta gauean, auzo elkartean, jaia izango da, 01:30etik aurrera, urteari ongi etorria egiteko.
- Urtarrilak 1, asteartea: Kateko Kirolzaleak elkartean, Bizarzuriren bisita izango da, 13:00tan. Bizarzuri, erregeen postaria da, berak jasotzen ditu, hiru erregeei auzoko haurrek bidali nahi dizkieten eskutitzak.

