Mikelazulon Lola Alvarez SATeko kidearekin atzo ematekoa zen hitzaldirako bidean, Sevillako aireportuan harrapatu du HITZA-k Jose Caballero (Fuente de Andalucia, Sevilla, Espainia, 1960). Batik bat Mercadonako ekintzaren ostean egin da ezagun sindikatua, baina hori baino gehiago da. Ekintza zuzeneko sindikatua dela azaldu du. Astebete pasatu da azken greba orokorretik. SATek ere bat egin zuen. Zein irakurketa egiten duzue? Greba Andaluzian arrakastatsua izan da, saltoki eta lantegien %80k itxi zuen, herrietan gehienbat. Hala ere, guk uste dugu egun bateko grebak ez diola jada sistemari gehiegi eragiten, eta grebaz gain, beste borroka mota bat egin behar dela; krisiaren errudunei zuzenean behatzarekin seinalatu. Esate baterako, bankuen okupazioarekin, lursailenekin, baita merkatuetan egin dugun espropiazioen bitartez ere. Egun bateko greba mugatua dela iritzi diozu. Zergatik ez da bultzatzen greba mugagabea? Batez ere CCOO eta UGTk ez dituztelako mota horretako grebak deitu nahi. Asko kostatzen zaie greba bat egitea. Gauza izango litzateke sindikatu guztiak ados jartzea, data bat jarri, eta gutxienez, hiru eguneko greba egitea. Modu horretara gobernuari benetako kolpe bat emango genioke. CCOO eta UGTri greba deialdiak egitea kostatzen zaiela esan duzu. Zer dela eta? Sindikatu horiek gobernuaren diru laguntzetatik bizi dira ia erabat, eta horrek askatasuna mugatzen die. Ez da gauza bera gertatzen gu [...]
Kale Nagusiko 7. zenbakiko eraikina datorren astean eraitsiko dutela jakinarazi zuen atzo udalak. Eraikina eraitsi ondoren, Alde Zaharreko zenbait argazki jarriko dituzte orubea estaltzeko. 32.793,86 euroko kostua izango du lanak.
Irungo Herri Bilguneak Peio Alcantarillari harrera ekitaldia egingo dio larunbatean, Moskun, arratsaldeko 20:00etan. Preso bat egunkari bat kanpainaren baitan, afaria antolatu du bilguneak harreraren ondotik. Hazia Kultur Elkartean izango da afaria, 21...
Santa Zeziliako ospakizunen baitan, Illunbe Akordeoi Orkestrak kontzertua eskainiko du bihar arratsaldean Antxoko San Fermin parrokian, 20:00etatik aurrera.
2025era begirako plan estrategikoa martxan jarri du udalak, eta astelehenean, 19:30ean, Torrekuan, bigarrenez elkartuko da euskara batzordea. Herritarren parte hartzea garrantzitsutzat jo du udalak, eta bilkurara joatera animatu ditu.
Hilaren 17tik 25era, Europako Hondakinen Prebentziorako Astea ospatzen da, eta Errenteria-Oreretan ere egin diote txoko bat ekimen horri. Errenteriako Ingurumen Sailak herriko elkarte, ikastetxe eta partikularren artean bildutako ingurumenaren aldeko 4...
Hilaren 25a, igandea, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna da. Horren harira, herriko emakume taldeek honako ekitaldiak antolatu dituzte: Etzi, hilak 23, ostirala: Celos (Vicente Aranda) filma emango dute, 17:00etan, Manuel Lekuo...
2008. urtean hasi zen Oarsoaldeko gazteon amesgaiztoa. Orain, lau urte pasatu ostean, amesgaizto honetatik ezin gara esnatu. Oreretako sei gazte edozein momentuan espetxeratuak izateko arriskuan daude beren lan politikoagatik. Gazte antolakunde bateko ...
Dagoeneko entzun daiteke Oiartzun Irratia sakelakoetan, Uhinbak aplikazioaren bidez. Interesa dutenek, hemen jaitsi dezakete. Webgunean ez ezik, sakelakoetan zuzenean jaitsi daiteke, Android eta iOS sistema eragileetan.
Ella y el: ficciones gaztelerazko antzezlana emango du Legaleon-T antzerki taldeak, ostiralean, Amaia KZn. Emanaldia arratsaldeko 20:00etan abiatuko da eta sarrerak 6,60 euroan salgai jarriko dira. Antzezlana Futuro simple, futuro imperfecto –Etorkizun sinplea, etorkizun inperfektua– bideotik sortutakoa da. Artiumen 2010. urtean egindako topaketa baten ondorioz grabatu zuten bideoa. Txubio Fernandez de Jauregik eta Esperanza Lopezek beren etorkizunaren hipotesi bat planteatzen zuten bertan: “urte batzuen buruan desagertuta –egungo krisiarengatik eta bereziki antzerkiaren krisi etengabearengatik– egungo egoera kontuan hartzeko etorkizunetik aholku batzuk bidaltzen dituzte”. Bideoa eginda beste hainbat aukera zeudela ikusi zuten Fernandez de Jauregik eta Lopezek, eta oholtza gainean antzezteko formatua diseinatu zuten. Bertan, bi antzezleen zein bi dantzari garaikideen rolak betetzen dituzte protagonistak. Hala, antzezlanaren hasieran planetatik desagertzen dira eta zenbait arrasto uzten dituzte: USBak, MP3ak… Arrasto horiek segituta, bi artista horien irudia eraikitzen saiatzen dira Monica eta Rene pertsonaiak eta horren ibilbide abstraktua erakusten dute agertokian.
Amerikako Estatu Batuetako hauteskundeen inguruko hausnarketa egiteko helburuarekin, Asier Vallejo Itsasoren hitzaldia antolatu du Irungo EGIk, batzokian. Solasaldia ostiralean hilaren 23an izango da, arratsaldeko 19:30ean. Irungo EGIk antolatutako hit...
Miguel Angel Otsoa de Alda eta Imanol Diaz de Garaioren Nafarroa ikus-entzunezko lana emango du Zure Abenturaren Bila programak ostegunean, Amaia KZn (19:30). Nafarroa osoan zehar egindako bidaia azaltzen dute egileek; Nafarroa Behea eta Nafarroa Garaian grabatutako irudiak, hain zuzen. Hala, iparraldean kolore “berdea” nagusitzen dela nabarmendu dute egileek, eta hegoaldean, aldiz, “okrea” nagusi dela gaineratu dute.
Etxean Bizirauteko Tailerra etzi abiatuko da Martindozenea gaztelekuan. Gazteria arloak abiatutako ekimenaren laugarren ekitaldia izango da aurtengoa, eta etxean bizirauteko ikuspegi eta arlo ezberdinak landuko dira bertan. Ikastaroa, 18 eta 30 urte ar...
Bidasoko M15 mugimenduak “emakumeen kontrako bortizkeriaren gainean” hausnartzeko helburuarekin zineforuma antolatu du igandean, azaroaren 25ean. Plataformak Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna medio antolatu du hitzo...
Santa Zezilia Eguna dela eta, Irungo Musika Eskola eta Udal Kontserbatorioko ikasleek kontzertua emango dute bihar, Mendibileko Musika Eskolaren aretoan, 19:30etik aurrera. Halaber, 2011-2012 ikasturteko diplomen banaketa egingo dute. Raffaela Acellare...
Oarso taldeak antolatuta, bihar, 19:30ean, elkarretaratzea egingo dute Herriko Plazan, Israel Gazan egiten ari den aire erasoak gaitzesteko. Ehundik gora palestinar hil dira eraso horietan eta 900 lagun baino gehiago zauritu dira.
Sortu prozesua hilaren 24ean abiatuko dela jakinarazi zuen atzo Irungo ezker abertzaleak. “Euskal Herri osoko ezkertiar eta abertzaleon bilgune politiko berria sortzear da”, adierazi zuten, baina lehenik eta behin, Sortu prozesuan murgilduko direla azaldu zuten. Hortaz, oinarri ideologikoak zehazteko helburuarekin lehen bilera deitu dute larunbaterako, Ospitale Zaharrean, 17:00etan. “Sorturen eratze prozesuaren bultzatzaileak era guztietako irundarrak” direla azaldu zuten agerraldian. Halaber, ezker abertzalearekin harremana izandako “hainbat belaunalditako” herritarrak direla adierazi zuten, “baina gure herriak bizi duen egoera politiko itxaropentsuak batzen gaitu orain eta hemen”. Hala, “herritar batasun historikoaren adierazpen politiko berria” izango da Sortu, eta Zutik Euskal Herria ebazpena euren apustua izango dela adierazi dute. Parte hartzeko deia Sortu prozesua udaberrian abiatu zen, eta 300 lagun aritu dira lanean bertan. Orotariko “ekarpen eta emendakinak” bildu dituzte bertan ezker abertzaleko kideen arabera, eta horren “izaera parte hartzailea” nabarmendu dute. Horregatik, herritarrak “eroso” sentitzea eta prozesua “gardena” izatea ezinbestekotzat jo dituzte. Irundar oro prozesuan parte hartzera deitu dute, eta parte hartzea errazteko asmoz, haurtzaindegi zerbitzua ere eskainiko dute. Ponentziak Hazian edo Sorturen weborrian eskura daitezke. Herri batzarrak Azaroak 24. Oinarri ideologikoen eztabaida. Abenduak 15. Ildo politikoaren gaineko eztabaida. Urtarrilak 26. Antolaketa eta funtzionamendua. Otsailak 9. Barne hauteskundeak.
Mikelazulon Lola Alvarez SATeko kidearekin atzo ematekoa zen hitzaldirako bidean, Sevillako aireportuan harrapatu du HITZA-k Jose Cabello (Fuente de Andalucia, Sevilla, Espainia, 1960). Batik bat Mercadonako ekintzaren ostean egin da ezagun sindikatua, baina hori baino gehiago da. Ekintza zuzeneko sindikatua dela azaldu du. Zertaz hitz egingo duzue gaurko [atzoko] hitzaldian? Hitzaldietara bi SATeko kide joaten gara. Ni SATeko Antolakuntza Idazkaria naiz, eta sindikatuaren historiari buruz, eta aurrera eramaten ditugun mobilizazioei buruz hitz egiten dut. Hitzaldi horren laguntzen dit Lola Alvarez lankideak. Bera azkena okupatu dugun Somonte lursaileko arduraduna da. Botako dugun mezua izango da sindikatua zertan ari den Andaluzian, eta nola doan Somonteko okupazioa. Bederatzi hilabete daramatza okupatuta, eta dagoeneko fruituak ematen hasi da. Astebete pasatu da azken greba orokorretik, bigarrena zortzi hilabeteetan. SATek ere bat egin zuen grebarekin. Zein irakurketa egiten duzue? Greba Andaluzian arrakastatsua izan da, saltoki eta lantegien %80k itxi zuen. Herrietan jarraitu zuten batik bat, eta hiriburuetan ireki zituzten denda batzuk. Herrietan, ordea, ia denek egin zuten bat. Hala ere, guk iritzi diogu egun bateko grebak ez diola dagoeneko sistemari gehiegi eragiten, eta grebaz gain, beste borroka mota bat egin behar dela. Edo gehiago iraungo duen greba bat edo beste borroka mota bat (gu egiten ari [...]