Etxean bizirauteko tailerra etzi abiatuko da Martindozenean
Etxean Bizirauteko Tailerra etzi abiatuko da Martindozenea gaztelekuan. Gazteria arloak abiatutako ekimenaren laugarren ekitaldia izango da aurtengoa, eta etxean bizirauteko ikuspegi eta arlo ezberdinak landuko dira bertan. Ikastaroa, 18 eta 30 urte ar...
Etxean Bizirauteko Tailerra etzi abiatuko da Martindozenea gaztelekuan. Gazteria arloak abiatutako ekimenaren laugarren ekitaldia izango da aurtengoa, eta etxean bizirauteko ikuspegi eta arlo ezberdinak landuko dira bertan. Ikastaroa, 18 eta 30 urte arteko gazteei zuzenduta dago.
Gurasoen etxetik alde egiterakoan izan daitezkeen zailtasunei aurre egiten laguntzea da tailerren helburua. Tailerrak urtarrilaren 11era arte luzatuko dira.
Arazoei aurre eginez
Gazteria arloak bultzatuko Etxean Bizirauteko Tailerrak ekimenak sukaldaritza eta joskintza arloak landuko ditu ikastaroaren lehenengo hiru saioetan. Horren ondotik, sexualitatearen gaia landuko dute parte hartzaileek. Abenduaren bukaeran, bestalde, hilaren bukaerara nola heldu ikasiko dute gazteek, eta bukatzeko, brikolajeari ekingo diote, oinarrizko elektrizitateari, iturgintzari..