Azaroaren 25arekin bat eginez, zineforuma antolatu M15 mugimenduak
Bidasoko M15 mugimenduak “emakumeen kontrako bortizkeriaren gainean” hausnartzeko helburuarekin zineforuma antolatu du igandean, azaroaren 25ean. Plataformak Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna medio antolatu du hitzo...
Bidasoko M15 mugimenduak “emakumeen kontrako bortizkeriaren gainean” hausnartzeko helburuarekin zineforuma antolatu du igandean, azaroaren 25ean. Plataformak Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna medio antolatu du hitzordua. Gainera, “ikasturte berriko lehen zineforuma” izango da.
Horiek horrela, emango diren ikus-entzunezko lanak ondokoak dira:
- Gauzen ordena: Film labur honek genero indarkeriaren eta etxeko indarkeriaren inguruko hausnarketa ahalbidetzen du.
- Walking home –Etxera bidean–: Beste mota bateko bortizkeria lantzen du: ezezagunen artean, emakumeek maiz bizi izandakoa eta beti kontuan hartzen ez dena, kalean…
- Gure arten: Legazpiko Matraka talde feministako kideek egindako elkarrizketa agertzen du dokumentalak. Bertan, borroka kolektiboa, gazteria, aldaketa… lantzen dira.