Legaleon T konpainia Amaiara itzuliko da ostiralean
Ella y el: ficciones gaztelerazko antzezlana emango du Legaleon-T antzerki taldeak, ostiralean, Amaia KZn. Emanaldia arratsaldeko 20:00etan abiatuko da eta sarrerak 6,60 euroan salgai jarriko dira. Antzezlana Futuro simple, futuro imperfecto –Etorkizun sinplea, etorkizun inperfektua– bideotik sortutakoa da. Artiumen 2010. urtean egindako topaketa baten ondorioz grabatu zuten bideoa. Txubio Fernandez de Jauregik eta Esperanza Lopezek beren etorkizunaren hipotesi bat planteatzen zuten bertan: “urte batzuen buruan desagertuta –egungo krisiarengatik eta bereziki antzerkiaren krisi etengabearengatik– egungo egoera kontuan hartzeko etorkizunetik aholku batzuk bidaltzen dituzte”. Bideoa eginda beste hainbat aukera zeudela ikusi zuten Fernandez de Jauregik eta Lopezek, eta oholtza gainean antzezteko formatua diseinatu zuten. Bertan, bi antzezleen zein bi dantzari garaikideen rolak betetzen dituzte protagonistak. Hala, antzezlanaren hasieran planetatik desagertzen dira eta zenbait arrasto uzten dituzte: USBak, MP3ak… Arrasto horiek segituta, bi artista horien irudia eraikitzen saiatzen dira Monica eta Rene pertsonaiak eta horren ibilbide abstraktua erakusten dute agertokian.
Ella y el: ficciones gaztelerazko antzezlana emango du Legaleon-T antzerki taldeak, ostiralean, Amaia KZn. Emanaldia arratsaldeko 20:00etan abiatuko da eta sarrerak 6,60 euroan salgai jarriko dira.
Antzezlana Futuro simple, futuro imperfecto –Etorkizun sinplea, etorkizun inperfektua– bideotik sortutakoa da. Artiumen 2010. urtean egindako topaketa baten ondorioz grabatu zuten bideoa. Txubio Fernandez de Jauregik eta Esperanza Lopezek beren etorkizunaren hipotesi bat planteatzen zuten bertan: “urte batzuen buruan desagertuta –egungo krisiarengatik eta bereziki antzerkiaren krisi etengabearengatik– egungo egoera kontuan hartzeko etorkizunetik aholku batzuk bidaltzen dituzte”.
Bideoa eginda beste hainbat aukera zeudela ikusi zuten Fernandez de Jauregik eta Lopezek, eta oholtza gainean antzezteko formatua diseinatu zuten. Bertan, bi antzezleen zein bi dantzari garaikideen rolak betetzen dituzte protagonistak. Hala, antzezlanaren hasieran planetatik desagertzen dira eta zenbait arrasto uzten dituzte: USBak, MP3ak… Arrasto horiek segituta, bi artista horien irudia eraikitzen saiatzen dira Monica eta Rene pertsonaiak eta horren ibilbide abstraktua erakusten dute agertokian.