AEBko hauteskundeak aztertuko dituzte batzokian
Amerikako Estatu Batuetako hauteskundeen inguruko hausnarketa egiteko helburuarekin, Asier Vallejo Itsasoren hitzaldia antolatu du Irungo EGIk, batzokian. Solasaldia ostiralean hilaren 23an izango da, arratsaldeko 19:30ean. Irungo EGIk antolatutako hit...
Amerikako Estatu Batuetako hauteskundeen inguruko hausnarketa egiteko helburuarekin, Asier Vallejo Itsasoren hitzaldia antolatu du Irungo EGIk, batzokian. Solasaldia ostiralean hilaren 23an izango da, arratsaldeko 19:30ean.
Irungo EGIk antolatutako hitzaldian jorratuko diren ildoak, besteak beste, dira:
- 2012. urteko AEBko hauteskundeetako oinarrizko datuak aurkeztea
- Barack Obama eta Mitt Romney presidentziarako hautagaien eta eurek aukeratutako presidenteordeen profilak aztertzea.
- Hauteskunde kanpainen oinarrizko datuen laburpena egitea.
- Hauteskunde proposamen nagusien azalpena egitea.
- Hauteskunde Eskolaren garrantzia aztertzea.
- Hauteskundeen emaitzak erabaki zituzten estatuetan sakontzea.
- Hauteskundeen ondoren, senatuaren, Ordezkarien Ganberaren eta estatuetako gobernadoreen egoera aztertzea.