
Bihar hasiko da Andra Mari Abesbatzak Eresbil eta Errenteria Musikalekin batera prestatzen duen Santa Zezilia Zikloa. Hurrengo igandera arte egitarau “aberatsa eta anitza” prestatu du abesbatzak Eresbil eta Errenteria Musikalek, Jose Manuel Tife abesbatzako zuzendariak azaldu duenez. Gaineratu duenez, musika ikuspegi eta baliabide guztiek tokia izango dute, baita dantzak ere. Hala nola, txistulariak, bertsolariak, orkestra musika, adin guztietako abesbatzak, txalaparta, danborrak. Hori guztia aurrera eramateko hainbat elkartetako kideak igoko dira oholtzara: Andra Mari Abesbatzako koru guztiak, Landarbaso abesbatza, Errenteria Musikaleko orkestra eta banda, udal txistulari taldea eta Errenteriako txistulariak, Xenpelar Bertso Eskola eta txalapartariak. Kontzertu berezia izango da Andra Mari Abesbatzak eta Errenteriako Musikal Kultur Elkarteko Bandak ostiral arratsaldean emango dute. Carl Orffi omenaldia egingo diote, eta horretarako, Xabier Obesok musikariari egindako margolana utziko die. Egitaraua Bihar, azaroak 17: Landarbaso abesbatza, 20:00etan, Fatimako parrokian. Azaroak 21, asteazkena: Errenteria Musikaleko Ikasleen Banda eta dantzako ikasleak, 20:00etan, Fatimako parrokian. Ondoren, Errenteria Musikaleko Orkestra eta Lengoaia Musikaleko ikasleen emanaldia. Azaroak 22, osteguna: Musika tailerra, mutilak, Orereta Txiki abesbatza, Orereta eta Oinarri abesbatzak eta Orereta Txiki, Orereta eta Oinarri, 20:00etan, Fatimako parrokian. Azaroak 23, ostirala: Errenteriako Musika Kultur Elkarteko Banda, eta ondoren, Andra Mari Abesbatza eta Errenteriako Musikal Kultur Elkarteko Banda. Azaroak 24, larunbata: [...]

Baratze parkerako onartu eta ez onartuen zerrenda argitaratuko du udalak

Jeanette Winterson idazlearen Por que ser feliz cuando puedes ser normal –Zergatik zoriontzu izan arrunta izan ahal duzunean– liburua landuko dute Libroforumeko kideek astelehenean, Ikust Alaia liburutegian (19:00). Horren ondotik, idazkera tailerr...

Oreretako Sortuk eratze prozesuaren lehenengo batzarra egingo du hilaren 24an, Merkatuzarren. Batzarra 09:30ean hasiko da. Pasa den ekainaren 20an legeztatu zuten ezker independentistaren alderdi berria, eta orain eratze prozesuari ekin dio. Horrela, herri mailako lehenengo batzar horretan alderdiaren oinarri ideologikoak eztabaidatuko dituzte. Oreretako Sortuk jakinarazi duenez, udaberrian ekarpen batzuk egiten hasi ziren, eta kontraste lana egin ondoren, horiek aztertuko dituzte Merkatuzarrera hurbiltzen direnek. Ildo politikoa, bigarren batzarrean Oinarri ideologikoen ponentzia eztabaidatu ondoren, abenduaren 15ean ildo politikoarena jorratuko dute, ordu eta toki berean. Barne antolamenduaren eta funtzionamenduaren zein komunikazioaren gainekoak izango dira eratze prozesuaren gainontzeko bi urratsak. Otsailaren 9an egingo dituzte arduradunak aukeratzeko barne hauteskundeak, bertaratuek proposatuko hautagaiekin (abenduaren 3an bukatuko da proposatzeko epea). Herri mailakoak, herrialdekoak eta nazionalak izango dira horiek. Bi aste beranduago nazio mailako Eratze Kongresua izango da. Aliantzak eta aldebakarrekotasuna, “hala behar izanez gero” Adierazi dutenez, orain arteko aliantza estrategikoarekin jarraituko, eta beraz, Sortu ez da hauteskundeetara aurkeztuko. Euren esanetan, Euskal Herriak “bere geroa erabakitzen jarraitu” behar du, eta horretarako Espainiako zein Frantziako estatuekin akordioak egitera iritsi behar direla uste dute. “Hori ezinezkoa balitz”, jarraitu dute, “aldebakartasunaren bidetik” joko lukete. Bestalde, masa borroka izango da Sorturen beste zutabeetako bat. Horrela, gizarteko zein sindikatu eragileekin harremanetan [...]

Kantu eta Jolas Tailerra antolatu dute udalak eta Ttur-tturrek berriro; bi saio egingo dituzte abenduan Beste behin, Kantu eta Jolas tailerra antolatu du Oiartzungo Udaleko Euskara Zerbitzuak, Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilgunearekin elkarlanean, familia bidezko trasmisio kanpainaren barruan. Bi saio izango dira oraingo honetan. Biak abenduan izango dira. Abenduaren 3an (astelehena), 14:30etik 16:30era, eta abenduaren 6an (osteguna), 10:30etik 12:30era. Antolatzaileek zehaztu dutenez, abenduaren 6ko saioa haurrekin izango da, «herriko bi ikastetxeetan ikasleek jai izango baitute». Saioak Intxixu AEK euskaltegian egingo dituzte, Fermiñene etxean; Aialde kalean dago, bigarren zenbakiko bigarren solairuan. Tailerren antolaketa praktikoa eta aurrera eramatearen ardura Ttur-tturrena da. Hala, irakasleak bertako kideak izango dira. Doan, baina izena emanda Ez da matrikularik ordaindu behar tailerrean parte hartzeko, baina interesa dutenek aurrez izena eman beharko dute eta bi baldintza bete. Honakoak dira interesdunek bete beharreko bi baldintza horiek: 0-6 urte bitarteko haurren guraso izatea (edota guraso izateko asmotan egotea); eta ikastaroan dauden bitartean euskaraz hitz egitea. Izena emateko, Ttur-tturrekin (943 26 01 82) edo Intxixu AEK euskaltegiarekin (943 49 39 57) jarri behar da harremanetan. Hilaren 28a (asteazkena) da izena emateko azkeneko eguna. Euskaraz jolasten gozatu Guraso euskaldunen kasuan, «horien hizkuntz kalitatea hobetzea» da tailerraren helburua. Ia euskaldunak direnen kasuan, berriz, «ikasten jarraitzea». [...]

Futbola Ohorezko Erregionala. Oiartzun-Urola. Bihar, 15:30ean, Karla Lekuonan. Emakumeen Bigarren Maila. Zarautz-Oiartzun. Etzi, 11:30ean, Zarauzko Asti zelaian. Areto futbola Gipuzkoako Lehen Maila. Oiartzun-Aretxabaleta. Bihar, 18:00etan, Aretxaba...

Haurrak 17:00etatik aurrera elkartuko dira, adinka banatuta; pasa den asteko giro ona nabarmendu dute Oiartzungo Irrien Lagunak 5 eta 12 urte arteko haurrekin egiten ari diren parte hartze prozesuaren bigarren saioa bihar egingo dute. 17:00etan elkartu...

FUTBOLA Erregional Ohorezko Maila Aretxabaleta-Hondarribia. Igandea, 16:30ean. SASKIBALOIA Emakumeen Liga SPAR UniGirona-Hondarribia Irun. Igandea, 18:00etan. ESKUBALOIA Euskal Liga El Pilar-La Bacaladera. Larunbata, 18:15ean. PILOTA Jostaldi pi...

Etxetxikiko apaiz euskaltzalea, izenburu hori du BOGA aldizkarian On Manuel Lekuonari buruz jasotako erreportajeak.

1962an sortu zuen Txingudi Ikastola izango zena irundar talde batek. Irungo Ikastola izena jarri zioten, eta garbi izan zuten hasieratik, nahiz eta testuinguru zailean lanean hasi, euskarazko hezkuntza nahi zutela hirian, baina dena ez zela mugatzen ik...

Asteburu honetan, gaurtik aurrera, egingo dituzte San Pedroko Musika Abesbatza Asteko ekitaldiak. Aurtengoa ekimenaren XVII. ekitaldia izango da. Aurten bi pertsonaren lana nabarmendu nahi dute ekimenaren antolatzaile diren Ondartxo Abesbatzakoek. Horrela, gaur arratsaldean Francisco Escudero musika konpositorearen jaiotzaren mendeurrena ospatuko dute. Ondartxoren esanetan, “euskal musikari ekarpen handia egin dion artista unibertsala da, baina Euskal Herrian, “zirkuitu artistiko eta intelektualetatik harago, ez da oso ezaguna, batez ere jende gaztearen artean”. Horregatik, San Pedroko abesbatzak Escudero omendu nahi du, eta bide batez, bere obra gazteen artean zabaldu. San Pedroko elizan, 20:00etatik aurrera, Zarautz Abesbatza ariko da. Escudero, jaiotzez donostiarra izan arren, Zarautzen bizi zen. Musika sakroan, Misa in Re in Honoris Sancti Mamesi-ren sei pieza interpretatuko dituzte, Inazio Goenaga bakarlari dela eta Joxe Iturria organoan dela. Polifoniari eta folkloreari dagokionez, zazpi pieza interpretatuko dituzte. Teklatuan Antxon Sarasua, klarinetean Axel Eizmendi eta flautan Eriz Eizmendi ariko dira. Otxotea eta omenaldia Ondartxok biharko antolatu duen ekitaldia Karnaba otxotearen kontzertua izango da. Hori ere elizan izango da, 20:00etatik aurrera. Otxotea, izen horrekin, orain dela hiru sortu zen Errenteria-Oreretan. 1995ean sortu zen Eguzkilore otxotearen lekukoa hartu zuen, eta Errenteria-Oreretan 1960ko hamarkadan sona hartu zuen otxotearen izena jarri zioten hamalau urte beranduago. Ugarteri omenaldia Musika Abesbatza Astearen [...]

Asteartean hasiko da Urdaburu mendizale elkarteak antolatzen duen Mendi Astea, eta bost egunetarako, mendiarekin lotutako hainbat ekintza prestatu dituzte: hitzaldiak, ikus-entzunezkoa, Bizikloia, mendi irteera… Azken bi ekitaldiak astebururako u...

Etzi Olatu berria izeneko bideo-lana emango dute Trintxerpeko alkateordetzan. Udalak Pasaiako Hasierako Lanbide Prestakuntzako Ikastetxeko ikasleekin elkarlanean egindako lana da. Haurren eta gazteen eskubideak bermatzeko udal planaren barruan kokatzen da adingabekoen aldeko harrera egokia sustatzea, “jatorria edozein dela ere”: “Horri esker aniztasuna eta identitate kulturala lantzen ditugu pasaitar gazte batzuekin”. Bideo emanaldia 19:00etan hasiko da (23 minutuko iraupena du). Hona hemen sinopsia: “Olatu berria. Jende uholdea iritsi da Pasaiako herriko itsaso zabal eta anitzera. Eginkizun honen bitartez, elkarrizketez baliaturik, Pasaiako Udalaren HLPIko ikasleek gure herriaren aniztasuna erakutsiko digute. Elkarrizketak jatorri askotariko ikasleekin eta pasaitarrekin egingo dituzte. Guztiarekin batera, hausnarketa bat egingo dute, norbanakoaren nahiz taldearen identitatearen eraikuntzari buruz. Gure itsasoa anitza bada ere, bertako ur-tanta guztiak dira beharrezkoak, eta baita norberaren identitateari eustekoak ere”

Gazte auzipetuak euren egoera azaltzen ari dira epaia jakin aurreko egun hauetan, eta Oiartzun Irratian ere elkarrizketatu dituzte sei gazteetako bi: Xabier Lujanbio eta Arkaitz Anza. Atxilotu zituztenetik hasi eta egungo egoeraraino errepasoa egingo d...

Igandean Gironan jokatuko du Hondarribia Irun saskibaloi taldeak, SPAR Uni Girona taldearen kontra, Emakumeen Ligako seigarren jardunaldian. Bi taldeak berdinduta daude sailkapenean eta partida borrokatua espero da. Igande arratsaldean jokatuko dute, 1...

Kultur Etxean 0-6 urteko haurrentzat txikigela bat eta 6tik gorakoentzat ludoteka bat irekitzeko sinadurak biltzen hasi dira. Loraitz Haurreskolan umea duen ama baten ekimena da eta, herrian zerbitzu horiek ez daudela eta Kultur Etxean gela hutsak daud...