Ekitaldi anitzeko Mendi Astea prestatu du Urdaburuk
Asteartean hasiko da Urdaburu mendizale elkarteak antolatzen duen Mendi Astea, eta bost egunetarako, mendiarekin lotutako hainbat ekintza prestatu dituzte: hitzaldiak, ikus-entzunezkoa, Bizikloia, mendi irteera… Azken bi ekitaldiak astebururako u...
Asteartean hasiko da Urdaburu mendizale elkarteak antolatzen duen Mendi Astea, eta bost egunetarako, mendiarekin lotutako hainbat ekintza prestatu dituzte: hitzaldiak, ikus-entzunezkoa, Bizikloia, mendi irteera… Azken bi ekitaldiak astebururako utzi dituzte.
Larunbatean izango da 25. Bizikloia. Txirrinduz Mateo-Sorondo tartea egin beharko dute parte hartzaileek (7 km), eta jarraian, berriz, Sorondo inguruan krosa (7 km).
Igandean, berriz, Urdaburu mendira irteera egingo dute eskolartekoek eta nagusiek, eta energiak errekuperatzeko babarrun jatea izango dute eguerdian. Helduek Iturriotz, Sarobe errka, Aldura eta Urdaburu zeharkatuko dituzte, gero Egi-Luzera joateko; haurrek, berriz, Ugaldetxotik Urdaburura joango dira, eta gero Egi-Luzera jaitsiko dira. Autobusa jarriko dute, eta 07:30ean bilduko dira helduak eta gurasoak, eta 08:00etan, berriz, haurrak, Iztietan.
Egitaraua
- Asteartea 20: Islandia eta Groenlandia emanaldia Mila Gallastegi eta Asier Aranzabalekin, 20:00etan, Urdabururen egoitzan.
- Asteazkena 21: Eskolartekoen mendi irteerei buruzko argazki emanaldia. Ondoren, diplomak banatuko dituzte, eta argazki lehiaketako irabazleei dominak 19:00etan, Urdabururen egoitzan.
- Osteguna 22: Iranen mendiak emanaldia. Elbruz mendikatean eskiekin eta Damavand sumendia (5.610), Ina Rufo eta Jose Leonen eskutik, 20:00etan, Urdabururen egoitzan.
- Larunbata 24: Bizikloia: IX. Eneko Arzellus Memoriala.
- Igandea 25: Urdaburu eguna. Urdaburura mendi irteera eta babarrun jatea.

