‘Olatu berria’ proiektatuko dute, “adingabekoen aldeko harrera egokia sustatzeko”
Etzi Olatu berria izeneko bideo-lana emango dute Trintxerpeko alkateordetzan. Udalak Pasaiako Hasierako Lanbide Prestakuntzako Ikastetxeko ikasleekin elkarlanean egindako lana da. Haurren eta gazteen eskubideak bermatzeko udal planaren barruan kokatzen da adingabekoen aldeko harrera egokia sustatzea, “jatorria edozein dela ere”: “Horri esker aniztasuna eta identitate kulturala lantzen ditugu pasaitar gazte batzuekin”. Bideo emanaldia 19:00etan hasiko da (23 minutuko iraupena du). Hona hemen sinopsia: “Olatu berria. Jende uholdea iritsi da Pasaiako herriko itsaso zabal eta anitzera. Eginkizun honen bitartez, elkarrizketez baliaturik, Pasaiako Udalaren HLPIko ikasleek gure herriaren aniztasuna erakutsiko digute. Elkarrizketak jatorri askotariko ikasleekin eta pasaitarrekin egingo dituzte. Guztiarekin batera, hausnarketa bat egingo dute, norbanakoaren nahiz taldearen identitatearen eraikuntzari buruz. Gure itsasoa anitza bada ere, bertako ur-tanta guztiak dira beharrezkoak, eta baita norberaren identitateari eustekoak ere”
Etzi Olatu berria izeneko bideo-lana emango dute Trintxerpeko alkateordetzan. Udalak Pasaiako Hasierako Lanbide Prestakuntzako Ikastetxeko ikasleekin elkarlanean egindako lana da. Haurren eta gazteen eskubideak bermatzeko udal planaren barruan kokatzen da adingabekoen aldeko harrera egokia sustatzea, “jatorria edozein dela ere”: “Horri esker aniztasuna eta identitate kulturala lantzen ditugu pasaitar gazte batzuekin”.
Bideo emanaldia 19:00etan hasiko da (23 minutuko iraupena du). Hona hemen sinopsia: “Olatu berria. Jende uholdea iritsi da Pasaiako herriko itsaso zabal eta anitzera. Eginkizun honen bitartez, elkarrizketez baliaturik, Pasaiako Udalaren HLPIko ikasleek gure herriaren aniztasuna erakutsiko digute. Elkarrizketak jatorri askotariko ikasleekin eta pasaitarrekin egingo dituzte. Guztiarekin batera, hausnarketa bat egingo dute, norbanakoaren nahiz taldearen identitatearen eraikuntzari buruz. Gure itsasoa anitza bada ere, bertako ur-tanta guztiak dira beharrezkoak, eta baita norberaren identitateari eustekoak ere”


