Hondarribia Irunek erronka zaila izango du igandean Gironan
Igandean Gironan jokatuko du Hondarribia Irun saskibaloi taldeak, SPAR Uni Girona taldearen kontra, Emakumeen Ligako seigarren jardunaldian. Bi taldeak berdinduta daude sailkapenean eta partida borrokatua espero da. Igande arratsaldean jokatuko dute, 1...
Igandean Gironan jokatuko du Hondarribia Irun saskibaloi taldeak, SPAR Uni Girona taldearen kontra, Emakumeen Ligako seigarren jardunaldian. Bi taldeak berdinduta daude sailkapenean eta partida borrokatua espero da. Igande arratsaldean jokatuko dute, 18:00etatik aurrera, Gironako Fontajau udal kiroldegian.
Uni Gironak talde sendoa du, sailkapeneko goiko aldean egoteko sortua. 2008-09 denboraldian Emakumeen Ligara igo zirenetik bosgarren postua izan da lortu duten txarrena; iaz hirugarren geratu ziren. Aurten lau partida jokatu dituzte eta horietatik bi irabazi, baina galdu dituztenak Rivas Ecopolis eta Perfumerias Avenidaren kontra izan da, liga irabazteko faboritoetako biren kontra.
Azken partida, hain zuzen ere, gaztelarren kontra jokatu zuten eta bi puntugatik galdu zuten, Salamancan. Etxean behin bakarrik jokatu dute eta Tintos de Torori irabazi zioten.
Talde konpentsatuta dute, baina denen artean WNBAtik fitxatu duten Jacinta Monroe pibota hasi da nabarmentzen. Partidako 14 puntu eta ia 8 errebote lortu ditu orain arte. Noemi Jordana joko antolatzailea eta Allison Feaster hegalekoa ere kontuan hartu beharreko jokalariak dira.

