Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Sorturen eratze prozesuaren lehen batzarra hilaren 24an egingo dute

Oreretako Sortuk eratze prozesuaren lehenengo batzarra egingo du hilaren 24an, Merkatuzarren. Batzarra 09:30ean hasiko da. Pasa den ekainaren 20an legeztatu zuten ezker independentistaren alderdi berria, eta orain eratze prozesuari ekin dio. Horrela, herri mailako lehenengo batzar horretan alderdiaren oinarri ideologikoak eztabaidatuko dituzte. Oreretako Sortuk jakinarazi duenez, udaberrian ekarpen batzuk egiten hasi ziren, eta kontraste lana egin ondoren, horiek aztertuko dituzte Merkatuzarrera hurbiltzen direnek.   Ildo politikoa, bigarren batzarrean Oinarri ideologikoen ponentzia eztabaidatu ondoren, abenduaren 15ean ildo politikoarena jorratuko dute, ordu eta toki berean. Barne antolamenduaren eta funtzionamenduaren zein komunikazioaren gainekoak izango dira eratze prozesuaren gainontzeko bi urratsak. Otsailaren 9an egingo dituzte arduradunak aukeratzeko barne hauteskundeak, bertaratuek proposatuko hautagaiekin (abenduaren 3an bukatuko da proposatzeko epea). Herri mailakoak, herrialdekoak eta nazionalak izango dira horiek. Bi aste beranduago nazio mailako Eratze Kongresua izango da.   Aliantzak eta aldebakarrekotasuna, “hala behar izanez gero” Adierazi dutenez, orain arteko aliantza estrategikoarekin jarraituko, eta beraz, Sortu ez da hauteskundeetara aurkeztuko. Euren esanetan, Euskal Herriak “bere geroa erabakitzen jarraitu” behar du, eta horretarako Espainiako zein Frantziako estatuekin akordioak egitera iritsi behar direla uste dute. “Hori ezinezkoa balitz”, jarraitu dute, “aldebakartasunaren bidetik” joko lukete. Bestalde, masa borroka izango da Sorturen beste zutabeetako bat. Horrela, gizarteko zein sindikatu eragileekin harremanetan [...]

admin
Bidasoa
2012/11/16

Oreretako Sortuk eratze prozesuaren lehenengo batzarra egingo du hilaren 24an, Merkatuzarren. Batzarra 09:30ean hasiko da.Sorturen eratze prozesuaren aurkezpena egin zuten atzo Xenpelar Etxean

Pasa den ekainaren 20an legeztatu zuten ezker independentistaren alderdi berria, eta orain eratze prozesuari ekin dio. Horrela, herri mailako lehenengo batzar horretan alderdiaren oinarri ideologikoak eztabaidatuko dituzte. Oreretako Sortuk jakinarazi duenez, udaberrian ekarpen batzuk egiten hasi ziren, eta kontraste lana egin ondoren, horiek aztertuko dituzte Merkatuzarrera hurbiltzen direnek.

 

Ildo politikoa, bigarren batzarrean

Oinarri ideologikoen ponentzia eztabaidatu ondoren, abenduaren 15ean ildo politikoarena jorratuko dute, ordu eta toki berean. Barne antolamenduaren eta funtzionamenduaren zein komunikazioaren gainekoak izango dira eratze prozesuaren gainontzeko bi urratsak. Otsailaren 9an egingo dituzte arduradunak aukeratzeko barne hauteskundeak, bertaratuek proposatuko hautagaiekin (abenduaren 3an bukatuko da proposatzeko epea). Herri mailakoak, herrialdekoak eta nazionalak izango dira horiek. Bi aste beranduago nazio mailako Eratze Kongresua izango da.

 

Aliantzak eta aldebakarrekotasuna, “hala behar izanez gero”

Adierazi dutenez, orain arteko aliantza estrategikoarekin jarraituko, eta beraz, Sortu ez da hauteskundeetara aurkeztuko. Euren esanetan, Euskal Herriak “bere geroa erabakitzen jarraitu” behar du, eta horretarako Espainiako zein Frantziako estatuekin akordioak egitera iritsi behar direla uste dute. “Hori ezinezkoa balitz”, jarraitu dute, “aldebakartasunaren bidetik” joko lukete.

Bestalde, masa borroka izango da Sorturen beste zutabeetako bat. Horrela, gizarteko zein sindikatu eragileekin harremanetan egon nahi dute, eta desobedientzia zibila landuko dute. Borroka mota hori “demokrazian sakontzeko tresna gisa” ulertzen dute, “jarduera politiko, publiko, kontziente eta indarkeriarik gabekotzat”.

Horrez gain, abenduaren 13an, ildo politikoa aztertu baino bi egun lehenago, Karmelo Landa Herri Batasunarekin eurodiputatu izan zenak hitzaldia emango du Reina aretoan. Naroa Iturri kazetaria ere bertan izango da.

Oreretako ezkertiar eta independentista guztiak gonbidatu dituzte bai eratze prozesuan parte hartzera, baita hitzaldi horretara ere. Horietako batzuek atzo argazkia atera zuten Xenpelar Etxean, Sorturen eratze prozesuaren aurkezpena egiteko.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

21 urteko gizonezko bat hil da Azkarate gainean, Elgoibarren, bi autoren arteko istripu batean

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako basozainek salatu dute azken 24 urteetako egoerarik larrienean daudela

Berriak, Gipuzkoa

‘Gure gailurretako historia marrazten’ erakusketa zabaldu dute Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Añorga eta Pasaia artean Topoa 7,5 minutuan behin igaroko da hilaren 21etik aurrera

Euskal Herria, Gipuzkoa

Instalatu dituzte jada Donostiako protoi terapiaren zentro berriko tresnarik garrantzitsuenak

Kultura, Gipuzkoa

Aurtengo Hitzen Lihoa jaialdian kulturgintza ereduez hausnartuko dute

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosako Osoki Lanbide Heziketa zentroak ehun urte bete ditu aurten

Kultura, Gipuzkoa

Iñake Irastortzak jasoko du Euskal Aktoreen Batasunaren Ohorezko Besarkada saria

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.