
Antolatzaileak, bisitariak eta postuak jarri zituztenak pozik daude Expogrow kalamuaren azokak asteburuan izan duen harrerarekin: azokan bertan 10.000 bisitari izan dira, eta bestelako ekimenetan (kontzertuak, hitzaldiak, ikuskizunak…) 6.000 pertsona izan dira. 17.000 denera. Hortaz, Sergio Martinez azokaren zuzendariak esan du 2013an azoka berriz ere Irunen egiteko aukera “%99koa” dela: ” Hotelak beteta egon dira, taxiek etenik gabe egin dute lan, ostalaritza establezimenduetan mugimendu handia izan da. Gainera azokaren helburuak guztiz bete ditugu. Erabateko arrakasta izan da”.

EAJk Gasteizko legebiltzarrerako hauteskundeei begira, posta bidezko botoa emateko laguntza ematen ari da. Horretarako, Batzokitik pasatu daitezke interesa dutenak astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 12:00etara. Telefono zenbaki bat ere jarri interes...

San Agustin erretiratuen elkarteak batzar informatiboa egingo du 2012-2013 ikasturtean eskainiko dituen jarduerei buruzko argibideak emateko. 18:00etan izango da elkartean, eta ondoren, luntxa izango da.

Oiartzungo Yemanah pop rock taldeak kontzertua emango du datorren ostiralean, hilaren 21ean, Uxoa tabernan. Herriko jaien ondoren, Men of Rock musika elkartea kontzertuak programatzen hasi da berriro Butroi pasealekuko ostatuan. Hala, joan den astean, ...

Gaur ireki dute Zuloaga Etxea Udal Liburutegiak antolatzen dituen literatur tailerretarako izena emateko epea. Astero bi tailer egiten dituzte, bana euskaraz zein gazteleraz, eta hirugarren bat hilean behin, gai sozialak lantzen dituzten liburuen gaine...

Asteburu honetan estreinatu da Touring Ohorezko Mailan, eta lehenengo partida irabaztea garrantzitsua baldin bazen, lortu dute lehenengo langa gainditzea: 2-1 gailendu zitzaion Ondarroako Aurrerari. Sailkapenaren goialdean hasi du denboraldia, beraz; h...

Gaur abiatuko da emakumeen kirola sustatu nahi duen Heuk proba ezan programaren hirugarren ekitaldia. 19:00etan jarri dute ordua agertu nahi duenarentzat, Hondarribiko Arraun Elkartearen egoitzaren ondoan. Gaurtik hasita, astelehen eta asteazkenero elk...

Urriko lehen asteburuan egingo dituzten Amute-Kostako jaiak prestatzeko, bilera egingo dute gaur Amuteko Auzo Elkartearen egoitzan, arratsaldeko zortziretan. Bilera irekia da, proposamenak egin edo jaietan lagundu nahi duen guztientzat.Urriaren 5etik 7...