Gaurtik izena eman daiteke literatur tailerretarako
Gaur ireki dute Zuloaga Etxea Udal Liburutegiak antolatzen dituen literatur tailerretarako izena emateko epea. Astero bi tailer egiten dituzte, bana euskaraz zein gazteleraz, eta hirugarren bat hilean behin, gai sozialak lantzen dituzten liburuen gaine...
Gaur ireki dute Zuloaga Etxea Udal Liburutegiak antolatzen dituen literatur tailerretarako izena emateko epea. Astero bi tailer egiten dituzte, bana euskaraz zein gazteleraz, eta hirugarren bat hilean behin, gai sozialak lantzen dituzten liburuen gainean. Iaz 60 lagun inguru elkartu ziren liburutegiko literatur taldeetan, eta aurten gehiago izatea espero dute arduradunek.
Ikastaro guztiak doan dira, eta, gainera, udalak opari egiten dien landu behar den liburua tailerretan izena ematen dietenei. Urriaren 6ra bitarte eman daiteke izena, eta modu hauetara egin daiteke: telefonoz (943 11 12 86 zenbakira deituta), posta elektronikoz edo Zuloaga Etxera bertara joanez (Kale Nagusia, 8).
Tailerren ordutegia
Hitzordua liburuarekin (euskaraz)
- Hileroko hirugarren astean, ostegunetan 15:30ean.
Cita con el libro (gazteleraz)
- Hileroko bigarren astean, asteartean 16:00etan eta asteazkenetan 15:30ean.
Un sábado un libro (gazteleraz)
- Hileroko laugarren larunbatean, 11:30ean.

