Gaur hasiko dira Heuk proba ezan egitasmoko neskak entrenatzen
Gaur abiatuko da emakumeen kirola sustatu nahi duen Heuk proba ezan programaren hirugarren ekitaldia. 19:00etan jarri dute ordua agertu nahi duenarentzat, Hondarribiko Arraun Elkartearen egoitzaren ondoan. Gaurtik hasita, astelehen eta asteazkenero elk...
Gaur abiatuko da emakumeen kirola sustatu nahi duen Heuk proba ezan programaren hirugarren ekitaldia. 19:00etan jarri dute ordua agertu nahi duenarentzat, Hondarribiko Arraun Elkartearen egoitzaren ondoan. Gaurtik hasita, astelehen eta asteazkenero elkartuko dira, ordubetez korrika egiteko. Adierazi dutenez, jendearen arabera astearte eta ostegunetan ere egitea aztertuko dute. Aurten Emilio Arbelaizek gidatuko ditu ariketa saioak.
Heuk proba ezan ekimena duela lau urte jaio zen, Behobia Donostia Herri Lasterketa antolatzen duen Fortuna taldearen eskutik. Behobia-Donostian emakumearen presentzia handitzea nahi zuten, eta deia luzatu zieten elkarrekin entrenatzera animatu nahi zuten neskei, eta, horretarako gidatutako entrenamenduak abiatu zituzten.
Baina ideia ez zen lasterketa herrikoira mugatu, ezta Donostiara ere ez, eta Heuk proba ezan egitasmoa kirol edo ariketa egin nahi zuten emakumeen topagune bihurtu zen; hiriburukoaz gain, lurraldeko hainbat herrietan taldeak sortu ziren. Hondarribian duela hiru urte sortu zen lehen taldea, eta gaur egingo dute hirugarren ekitaldiko lehen saioa.

