
Atzo esleitu zizkieten zenbakiak eskatzaileei, eta behin betiko zerrendak udalaren webgunean jarri zituzten. oiartzun.hitza.info-n ere eikus daitezke.

Surfaren gaineko margoak sortu ditu margolari trintxerpetarrak oraingoan, eta horiek Pukas etxeak Zurriolan duen dendan ikus daitezke.

Etxean estreinatuko du Josu Elberdien musikagileak bere azken lana. Astelehenean, Karmengo Amaren egunez, eta barrutiko jaien barruan, Meza Nagusian interpretatuko dute berak idatzitako Beata es, Virgo Maria motetea. Karmengo Amaren parrokiako abesbatz...

Herrira Oiartzungo herri bilguneak deituta, eta ostiraletan ohikoa denez, elkarretaratzea izango da gaur, 20:00etan. Hurbiltzen diren herritarrak plazan elkartuko dira, eta gero Landetxera joango dira.

Airearen kalitatea neurtzeko bi estazio daude egun Lezon. Lehena finkoa da, Polentzarrene kalekoa, eta Jaurlaritzak kudeatzen du: bertako informazioa Jaurlaritzaren ingurumenaren webgunean ikus daiteke. Bigarrena egunotan jarri dute, mugikorra da —furgoneta bat—, eta Andreone Udal Liburutegiaren parean jarri dute, eta finkoarekin batera ariko da lanean hiru hilabetez. Udaletik jakinarazi dute estazio mugikorrak hainbat gai kutsatzaile neurtzeaz gain, haizearen abiadura eta norabidea, presio atmosferikoa eta eguzki erradiazioari buruzko datuak ere jasotzen dituela. Ekimena Pasaiako portuaren ingurumen egoera hobetzeko mahaitik sortutakoa da. Portuaren inguruko udalek, Jaurlaritzak eta aldundiak, eta Portuak osatzen dute mahai hori. Hartara, bertan adostutakoen artean dago estazio mugikor hori Lezon jartzea, Jaurlaritzaren Ingurumen Sailaren ardurapean. Lezoko airearen kalitateari buruzko informazio gehiago udalaren webgunean ikus daiteke.

Errenteriako EAJk Hirigintza eta Hiri Mantenu Batzordearen ez ohiko bilera eskatu du, gai bakarrarekin: arratoiak. EAJren arabera, arratoien presentzia areagotu egin da, batik bat, Beraun, Fanderia, Iztieta eta Gabierrota auzoetan, eta “inoiz bai...

Apirilaren 15ean 100 urte bete zituen Hendaiako Eglantins futbol taldeak. Mendeurrena ospatzeko antolatutako ekitaldien barruan, gaur anaitasun partida jokatuko dute. Ikus erreportaia BOGA astekarian eta BERRIA egunkarian Amets Arzallusek idatzitakoa, ...

Espainiako Gobernuak herenegun iragarri zituen murrizketak salatzeko elkarretaratzea egingo dute gaur, 19:30ean, Niessengo atarian. Protesta zaratatsua izango da, eta horrenbestez, “PPko diputatuen txalo lotsagarrien aurrean”, joaten diren ...

Olaldeko etxe tasatuetarako behin betiko zerrendak onartu ondoren, atzo eskatzaile bakoitzari dagozkion zenbakiak esleitu zituzten. Zenbaki horiekin, bi zozketa egingo dituzte datorren ostegunean (17:00etan, udaletxeko areto nagusian), eta zozketa bako...

Latinoamerikako arkitekturari buruzko dokumentazio guneko presidente den Ramon Gutierrez arkitektoa Hondarribira etorri da harresiak eta Guadalupeko gotorlekua ezagutzeko. Txomin Sagarzazu, Kultura zinegotzia, Miren Ayerbe, Udal arkeologoa eta Jose Antonio Salaverria, Hondarribiko Historiaren Lagunen elkarteko ordezkariarekin Hirigune Historikoan zehar ibili dira, Erreginaren Baluartea, hego eta mendebaldeko hormak eta Guadalupekoa gotorkelua ikusteko. Gainera, Angel Morua, hainbat gotorlekutan lan egin duen arkitekto eta ingeniara etorri da. Bisitan parte hartu duten arkitektoak “liluraturik” geratu dira Hondarribiko harresi eta Guadalupeko gotorlekuarekin, harresiak nola mantendu dituzten eta egiten ari diren birgaitze lanekin ere. 2013an bigarren bisita bat egingo dute.

Amaia Arteaga, Idoia Mujika eta Ianire Perez Orioko taldeko jokalariek Oiartzunen jokatuko dute datorren denboraldian. Arteagak lehenengo taldean jokatuko du (Espainiako Estatuko Bigarren Mailan), eta besteek gazteetan.

Atzo aurkeztu zuten udal ordezkariek jaietako egitarau ofiziala eta madalenak iragarriko dituen kartela. Astelehenean banatuko dituzte udaleko harreran 10:00etatik aurrera. Irune Balentziagak jai batzordearen aipamen berezia egin zuen, “parte...

Josetxo Ule. Niri buruz zenbait komunikabidetan agertu diren oharren harira, esan nahi dut testuingurutik ateratzen ari direla, zorionez, dagoeneko pasatu diren beste garai batzuetan eta egoera zehatz batzuetan izandako gertakari batzuk. Gertakari horiek garai zehatz batean izan ziren: gure gizartea aldatu gabeko tradizioak mantentzeko eta denbora berrietara egokitze aldera, horiek aldatzeko eskaeren arteko borroka bat bizi izan zuen garaian, hain zuzen. Guztien arteko elkarlanari esker, egoerak gainditzen, hobetzen, eta gauzak aldatzen joan gara, eguneroko ekimen, gertaera eta lanetan emakumearen presentzia aitortuz. Gauzak argi uzteko eta horrela sentitu eta egiten dudalako egunero, adierazi nahi dut ez daukadala emakumeenganako ezinikusirik, ezta euren parte hartzearekin inongo arazorik ere, ez danborradetan, ez parte hartu nahi duten edozein ekimenetan. Era berean, urte guzti hauetan parte hartu dudan askotariko ekintzetan nirekin batera lanean aritu diren emakume guztiei eskerrak eman nahi dizkiet, horiek aurrera ateratzea lortu dugulako eta erabateko duintasun, tolerantzia eta errespetuz egin direlako. Horrez gain, gaineratu behar dut azken urteetan beste herritarrekin batera hainbat entitate kultural eta aisiakoak (danborrada, Telleri Aldeko ikasle izandakoen abesbatza, Inauterietako konpartsa, Nexo senidetze elkartea…) sortu ditudala, eta horietan guztietan bertako kideak gizonak eta emakumeak izan direla hasieratik, eta emakumeak, zehazki, oinarrizkoak direla entitate horietan. Espero dut eztabaida hori konponduta geratzea, [...]

Racing futbol taldeak fitxatu du Gaizka Saizar oiartzuarra, 2012/2013 denboraldirako. Taldeak eta jokalariak sinatu dutenez, gainera, beste urte bat ere luzatu ahal izango diote kontratua.

Hileko hirugarren igandea izanik, etzidamu tokatzen da bigarren eskuko azoka. Ohi bezala, Zumardian izango da, goizean zehar. Hainbat produktu jartzen dituzte salgai bertan: jantziak, jostailuak, liburuak, dekorazioko elementuak, bildumazaleentzako ant...

Urtero legez, Antxoko amonak hilaren 26an bilduko dira bazkaltzeko, Santa Ana Egunez. Bazkaria Antxoko Zaharren Tokian izango da. Interesdunek Ros liburu dendatik pasatu behar dute ahalik eta azkarren bazkarirako txartelak jasotzeko.

Bihar Antxon desfilatuko dute goizean; arratsaldean Trintxerpen dantzatuko dute Antxoko Alkartasuna Dantza Taldeak maiz egin ohi ditu elkartrukeak. Horietako baten barruan kokatu behar da asteburu honetan antxotarrek jasoko duten bisita berezia. Iazko ...

20 urte bete ditu aurten Ekaitza Aisialdi Taldeak, eta 25 urte Trintxerpe Illunbe Arraun Elkarteak Gaur arratsean hasiko dira karmenak, eta astelehena bitartean murgilduko dira jaietan trintxerpetarrak. Aurtengo festetan barrutiko gizarte bizitzan eragile oso garrantzitsuak diren bi elkarte omenduko dituzte. Ekaitza Aisialdi Taldeak 20. urteurrena du, eta mende laurdena ospatzen ari da Trintxerpe Illunbe Arraun Elkartea. Horregatik protagonismo berezia izango dute aipatu bi elkarteek aurtengo karmenetan. Baina horiek biak ez dira izango omendutako bakarrak. Gaurko txupina jaurtitzeko ohorea Carmen Garcia Blanco eta Marcelo Costillas Nuñez senar emazteei egokitu zaie. Biak ariko dira alkate jardunean jaiak iraun bitartean. Protagonista gehiago badaude. Azken 25 urteetan emakumeen danborrada zuzendu duen Gema Truebak aurten hartuko du erretiroa, eta Maribel Mujikak hartuko dio lekukoa. Mister papera Iñaki Perezi, Xabi Goienetxeari eta Iñigo Olanori egokitu zaie aurten, eta Azkueneko damak Rebeca eta Lara Coentrao ahizpak, eta Paula Da Silva izango dira. Guztiei aitortza egingo diete gaur, 19:00etatik aurrera, alkateordetzan. Txupinazoa eta presoen aldeko karteladaren ondotik, jaietako lehen danborrada irtengo da kalera: danborrada tradizionala. Trintxerpeko karmenetan egunero daude danborradak. Bihar, esaterako, Azkueneko danborrada eta familia danborrada irtengo dira; etzi, berriz, emakumeen danborrada; eta etzidamu, arrantzaleena. Bihar, herri kirolak Bihar, berriz, euskal giroa nagusituko da Euskadi etorbidean. Trintxer [...]

Drogen Abusuaren Prebentziroako Gipuzkoako Elkarteak jarri zuen martxan 82an, Artikutzako bidean Aurten 30 urte betetzen ditu Haize-Gain Tratamendurako Egoitza Zentroak (Artikutzako bidean dago). 1982. urtean jarri zuen abian AGIPAD Drogen Abusuaren Prebentziorako Gipuzkoako Elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, eta Oiartzungo Udalak utzitako baserri bati esker. Espainiako Estatuan aitzindaria izan zen ekimen hori. Elkarteak hainbat ekitaldi antolatuko ditu urteurrena ospatzeko, eta horiek udaren ondoren aurkeztuko ditu. Haize-Gain, alkoholismoa eta beste drogamenpekotasunentzako baliabide espezifikoa da, AGIPADen arabera: «Drogamenpekotasun arazoak dituzten pertsonei zuzendutako zerbitzua da (alkoholismoa, kontsumo arazoak…), ohiko ingurunetik denboraldi baterako urrundu behar dutenak prozesu psikoterapeutiko-hezitzaile batean sartzen dira». Programara asistentziazko sare publikoaren bidez hel daiteke edota zuzenean. Menpekoaren profila AGIPADek 2011. urteko memoria aurkeztu berri du. Elkartearen datuen arabera, lehen aldiz 10.000 pertsonatik gora lagundu ditu, bai asistentzian, baita prebentzioan ere (10.673 pertsona, guztira). Menpekoaren profila ere eman du elkarteak: gizona da (%81,29), 30 urtetik gorakoa (%70), bikoterik gabea (%70,74), derrigorrezko ikasketak egindakoa (%75,81), eta Donostialdean, Bidasoan edota Oarsoaldean bizi da (%72,22). Gainera, menpekotasuna duten gehienak «polikontsumitzaileak dira». Hala ere, tratamendura eramaten dituen droga kokaina izaten da kasu gehienetan (%31,5); alkohola gero (%24,47), eta kanabisa hirugarren postuan (%15,33). Alkohola eta kanabisa gora Kokaina izanik ere tratamendua eskatzen dutenek gehien kontsumitzen dutena, [...]