Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Haize-Gain Tratamendurako Egoitza Zentroak 30 urte betetzen ditu aurten

Drogen Abusuaren Prebentziroako Gipuzkoako Elkarteak jarri zuen martxan 82an, Artikutzako bidean Aurten 30 urte betetzen ditu Haize-Gain Tratamendurako Egoitza Zentroak (Artikutzako bidean dago). 1982. urtean jarri zuen abian AGIPAD Drogen Abusuaren Prebentziorako Gipuzkoako Elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, eta Oiartzungo Udalak utzitako baserri bati esker. Espainiako Estatuan aitzindaria izan zen ekimen hori. Elkarteak hainbat ekitaldi antolatuko ditu urteurrena ospatzeko, eta horiek udaren ondoren aurkeztuko ditu. Haize-Gain, alkoholismoa eta beste drogamenpekotasunentzako baliabide espezifikoa da, AGIPADen arabera: «Drogamenpekotasun arazoak dituzten pertsonei zuzendutako zerbitzua da (alkoholismoa, kontsumo arazoak…), ohiko ingurunetik denboraldi baterako urrundu behar dutenak prozesu psikoterapeutiko-hezitzaile batean sartzen dira». Programara asistentziazko sare publikoaren bidez hel daiteke edota zuzenean. Menpekoaren profila AGIPADek 2011. urteko memoria aurkeztu berri du. Elkartearen datuen arabera, lehen aldiz 10.000 pertsonatik gora lagundu ditu, bai asistentzian, baita prebentzioan ere (10.673 pertsona, guztira). Menpekoaren profila ere eman du elkarteak: gizona da (%81,29), 30 urtetik gorakoa (%70), bikoterik gabea (%70,74), derrigorrezko ikasketak egindakoa (%75,81), eta Donostialdean, Bidasoan edota Oarsoaldean bizi da (%72,22). Gainera, menpekotasuna duten gehienak «polikontsumitzaileak dira». Hala ere, tratamendura eramaten dituen droga kokaina izaten da kasu gehienetan (%31,5); alkohola gero (%24,47), eta kanabisa hirugarren postuan (%15,33). Alkohola eta kanabisa gora Kokaina izanik ere tratamendua eskatzen dutenek gehien kontsumitzen dutena, [...]

admin
Bidasoa
2012/07/13

Drogen Abusuaren Prebentziroako Gipuzkoako Elkarteak jarri zuen martxan 82an, Artikutzako bidean

Aurten 30 urte betetzen ditu Haize-Gain Tratamendurako Egoitza Zentroak (Artikutzako bidean dago). 1982. urtean jarri zuen abian AGIPAD Drogen Abusuaren Prebentziorako Gipuzkoako Elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, eta Oiartzungo Udalak utzitako baserri bati esker. Espainiako Estatuan aitzindaria izan zen ekimen hori.

Elkarteak hainbat ekitaldi antolatuko ditu urteurrena ospatzeko, eta horiek udaren ondoren aurkeztuko ditu.

Haize-Gain, alkoholismoa eta beste drogamenpekotasunentzako baliabide espezifikoa da, AGIPADen arabera: «Drogamenpekotasun arazoak dituzten pertsonei zuzendutako zerbitzua da (alkoholismoa, kontsumo arazoak…), ohiko ingurunetik denboraldi baterako urrundu behar dutenak prozesu psikoterapeutiko-hezitzaile batean sartzen dira». Programara asistentziazko sare publikoaren bidez hel daiteke edota zuzenean.

Menpekoaren profila
AGIPADek 2011. urteko memoria aurkeztu berri du. Elkartearen datuen arabera, lehen aldiz 10.000 pertsonatik gora lagundu ditu, bai asistentzian, baita prebentzioan ere (10.673 pertsona, guztira).

Menpekoaren profila ere eman du elkarteak: gizona da (%81,29), 30 urtetik gorakoa (%70), bikoterik gabea (%70,74), derrigorrezko ikasketak egindakoa (%75,81), eta Donostialdean, Bidasoan edota Oarsoaldean bizi da (%72,22).

Gainera, menpekotasuna duten gehienak «polikontsumitzaileak dira». Hala ere, tratamendura eramaten dituen droga kokaina izaten da kasu gehienetan (%31,5); alkohola gero (%24,47), eta kanabisa hirugarren postuan (%15,33).

Alkohola eta kanabisa gora
Kokaina izanik ere tratamendua eskatzen dutenek gehien kontsumitzen dutena, alkoholaren eta kanabisaren kontsumoak ere gora egin du, elkartearen arabera, eta hori kezkagarria da: «%22ko gorakada hauteman dugu droga mota honen kontsumoarengatik egin den tratamendurako eskaeran, eta %30 kanabisaren kasuan».

Prebentzioa sustatzen jarraitzea da, ondorioz, elkartearen ardatzik nagusienetakoa. «Prebentzioko eta asistentziako programen alde apustu egien jarraitu behar da, sustantziekiko erabaki arduratsuetan oinarritzen dena, drogetan baino, pertsonetan zentratzen den lana egiten jarraitu behar da», dio Fernando Ibarreta presidenteak.

Egungo egoera ekonomikoak ere kezkatzen ditu AGIPADeko kideak: «Gero eta zailagoa zaigu prebentzio unibertsal komunitarioko eskaerak sortzea, biztanleen kezka nagusienen artean drogek ez baitute lehentasuna, eta ondorioz, politika instituzionalek geroz eta gutxiago bultzatzen dituzte, oro har, biztanleei zuzendutako programa prebentiboak».

32 urteko lana
1980. urtean sortu zuten AGIPAD. Irabazi asmorik gabeko elkartea, apolitikoa eta akonfesionala da. Ikerketa, prebentzioa, tratamendua eta gizarte bazterketa jasaten duten pertsonen alde lan egitea dira bere helburu nagusiak. Hori «profesionalen lanarekin, eta bazkide eta boluntarioen laguntzarekin» egiten dute, «eta erakunde eta baliabide komunitarioekin lankidetzan».

Hiru lan zentrotan garatzen du bere lana Gipuzkoan AGIPADek. Horietako bat da Oiartzunen dagoen Haize-Gain. Bestea, Amaran dago, Donostian. Eta hirugarrena, Haurtxoak Tratamendurako Egoitza Zentroa da, Zorroagan dutena. Horrez gain, asistentziako taldea du elkarteak Martuteneko espetxean. Informazio gehiago, elkartearen webgunean: www.agipad.org.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

21 urteko gizonezko bat hil da Azkarate gainean, Elgoibarren, bi autoren arteko istripu batean

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako basozainek salatu dute azken 24 urteetako egoerarik larrienean daudela

Berriak, Gipuzkoa

‘Gure gailurretako historia marrazten’ erakusketa zabaldu dute Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Añorga eta Pasaia artean Topoa 7,5 minutuan behin igaroko da hilaren 21etik aurrera

Euskal Herria, Gipuzkoa

Instalatu dituzte jada Donostiako protoi terapiaren zentro berriko tresnarik garrantzitsuenak

Kultura, Gipuzkoa

Aurtengo Hitzen Lihoa jaialdian kulturgintza ereduez hausnartuko dute

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosako Osoki Lanbide Heziketa zentroak ehun urte bete ditu aurten

Kultura, Gipuzkoa

Iñake Irastortzak jasoko du Euskal Aktoreen Batasunaren Ohorezko Besarkada saria

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.