Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Ekaitza eta Illunbe izango dira aurtengo karmenetako protagonista nagusiak

20 urte bete ditu aurten Ekaitza Aisialdi Taldeak, eta 25 urte Trintxerpe Illunbe Arraun Elkarteak Gaur arratsean hasiko dira karmenak, eta astelehena bitartean murgilduko dira jaietan trintxerpetarrak. Aurtengo festetan barrutiko gizarte bizitzan eragile oso garrantzitsuak diren bi elkarte omenduko dituzte. Ekaitza Aisialdi Taldeak 20. urteurrena du, eta mende laurdena ospatzen ari da Trintxerpe Illunbe Arraun Elkartea. Horregatik protagonismo berezia izango dute aipatu bi elkarteek aurtengo karmenetan. Baina horiek biak ez dira izango omendutako bakarrak. Gaurko txupina jaurtitzeko ohorea Carmen Garcia Blanco eta Marcelo Costillas Nuñez senar emazteei egokitu zaie. Biak ariko dira alkate jardunean jaiak iraun bitartean. Protagonista gehiago badaude. Azken 25 urteetan emakumeen danborrada zuzendu duen Gema Truebak aurten hartuko du erretiroa, eta Maribel Mujikak hartuko dio lekukoa. Mister papera Iñaki Perezi, Xabi Goienetxeari eta Iñigo Olanori egokitu zaie aurten, eta Azkueneko damak Rebeca eta Lara Coentrao ahizpak, eta Paula Da Silva izango dira. Guztiei aitortza egingo diete gaur, 19:00etatik aurrera, alkateordetzan. Txupinazoa eta presoen aldeko karteladaren ondotik, jaietako lehen danborrada irtengo da kalera: danborrada tradizionala. Trintxerpeko karmenetan egunero daude danborradak. Bihar, esaterako, Azkueneko danborrada eta familia danborrada irtengo dira; etzi, berriz, emakumeen danborrada; eta etzidamu, arrantzaleena. Bihar, herri kirolak Bihar, berriz, euskal giroa nagusituko da Euskadi etorbidean. Trintxer [...]

admin
Bidasoa
2012/07/13
Karmenak_09

Karmenak_09

20 urte bete ditu aurten Ekaitza Aisialdi Taldeak, eta 25 urte Trintxerpe Illunbe Arraun Elkarteak

Gaur arratsean hasiko dira karmenak, eta astelehena bitartean murgilduko dira jaietan trintxerpetarrak.
Aurtengo festetan barrutiko gizarte bizitzan eragile oso garrantzitsuak diren bi elkarte omenduko dituzte. Ekaitza Aisialdi Taldeak 20. urteurrena du, eta mende laurdena ospatzen ari da Trintxerpe Illunbe Arraun Elkartea. Horregatik protagonismo berezia izango dute aipatu bi elkarteek aurtengo karmenetan.
Baina horiek biak ez dira izango omendutako bakarrak. Gaurko txupina jaurtitzeko ohorea Carmen Garcia Blanco eta Marcelo Costillas Nuñez senar emazteei egokitu zaie. Biak ariko dira alkate jardunean jaiak iraun bitartean.
Protagonista gehiago badaude. Azken 25 urteetan emakumeen danborrada zuzendu duen Gema Truebak aurten hartuko du erretiroa, eta Maribel Mujikak hartuko dio lekukoa.
Mister papera Iñaki Perezi, Xabi Goienetxeari eta Iñigo Olanori egokitu zaie aurten, eta Azkueneko damak Rebeca eta Lara Coentrao ahizpak, eta Paula Da Silva izango dira. Guztiei aitortza egingo diete gaur, 19:00etatik aurrera, alkateordetzan.
Txupinazoa eta presoen aldeko karteladaren ondotik, jaietako lehen danborrada irtengo da kalera: danborrada tradizionala.
Trintxerpeko karmenetan egunero daude danborradak. Bihar, esaterako, Azkueneko danborrada eta familia danborrada irtengo dira; etzi, berriz, emakumeen danborrada; eta etzidamu, arrantzaleena.
Bihar, herri kirolak

Bihar, berriz, euskal giroa nagusituko da Euskadi etorbidean. Trintxer Elkarteak antolatuta, herri kirolak izango dira Azoka parean. 10:30ean, toka eta bote txapelketak izango dira eta 12:30etik aurrera aizkolariak. Ruben Saralegik, Rekondok eta Muguerzak erakustaldia egingo dute.
18:30etarako, berriz, sardina jatea eta sagardo dastaketa prestatu ditu Trintxerrek.
Etzi, krosak

Iganderako, ohikoa den bezala, Atletismoko XXIII. Julio Montoya Oroitaldia antolatuko du Klub Atletiko Trintxerpek. Helduen lasterketa bukatuta, haurren lasterketa egingo dute laugarrenez, Tratu ona nahi dut,  pasa hitza lelopean. Haurren Eguna izango da igandekoa Trintxerpen.
Azkena, Karmengo Amarena

Pasaiako barrutiaren zaindariaren egunez bukatuko dira aurtengo Trintxerpeko jaiak. Arrantzaleak meza nagusian bilduko dira astelehen eguerdian, eta arratsaldean, ohi bezala, danborrak jotzen  itsasoratuko dira arrantzaleak eta haien emazteak, Karmengo Amaren irudia beraiekin dutela.

Oharra. Jaietako egitaraua osorik ikusteko oarsobidasokojaiak.hitza.info webgunera sartu, edota Boga aldizkarira jo.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

21 urteko gizonezko bat hil da Azkarate gainean, Elgoibarren, bi autoren arteko istripu batean

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako basozainek salatu dute azken 24 urteetako egoerarik larrienean daudela

Berriak, Gipuzkoa

‘Gure gailurretako historia marrazten’ erakusketa zabaldu dute Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Añorga eta Pasaia artean Topoa 7,5 minutuan behin igaroko da hilaren 21etik aurrera

Euskal Herria, Gipuzkoa

Instalatu dituzte jada Donostiako protoi terapiaren zentro berriko tresnarik garrantzitsuenak

Kultura, Gipuzkoa

Aurtengo Hitzen Lihoa jaialdian kulturgintza ereduez hausnartuko dute

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosako Osoki Lanbide Heziketa zentroak ehun urte bete ditu aurten

Kultura, Gipuzkoa

Iñake Irastortzak jasoko du Euskal Aktoreen Batasunaren Ohorezko Besarkada saria

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.