Larunbat arratsaldean jokatu zen Hulinokea downwind edo haizealdeko probaren bigarren estropada, piragua eta kanoentzat irekia, Adur ibaiaren beste aldeko Bokaleko hondartzatik abiatuta. Haize bortitzaren eraginez, itsasoa zakar egon arren, Trintxerpeko Donostia Kayak taldeko Aritz Araneta ondo moldatu zen , eta bigarren izan zen Getariko helmugan, Santanderko lehen ordezkariaren atzetik eta espezialista frantziar guztiak gaindituta, lan bikaina biribilduz. Aipatzekoa, baita ere, Ainara Benavente taldekidearen lana, emakumeen artetik bera izan zelako helmugaratzen lehena. Ontzi-iraulketa ugari izan ziren estropadan, eta parte-hartzaile batek baino gehiagok proba bertan behera utzi behar izan zuen.
Asteazkenean aurkeztuko du Ereintza dantza taldeak Erromeria Eguna, baina dantza taldeak aurreratu duenez, uztailaren 14ean (larunbata) izango da. Horrez gain, dantza maisuak, txarangak, dultzaineroak, trikitilariak, txistulariak, zanpantzarrak, dantza...
Urtero madalenei begira Errenteriako Seme-Alabak argazki erakusketa egiten dute, eta aurten 50 urte bete dituen Alabergako danborradarekin osatuko dute erakusketa. Uztailaren 16tik 27ra jarriko dituzte argazkiak Xenpelar Etxean. Erakusketa osatzeko j...
Internet oinarrizko KZgunea ikastaroa. Gaurtik hilaren 13ra arte, astelehenetik ostiralera, 16:00etatik 18:00etara. Irudia eta soinua. Hilaren 16tik 25era, astelehenetik ostiralera, 16:00etatik 18:00etara. Gmail. Gaur, 18:00etatik 20:00etara. Google s...
Irunera duela gutxi etorri eta euskara ikasteko zailtasunak dituzten 36 haurrek hasi dute gaur Udagiro programako jarduera. Seigarren aldia da Irungo Udaleko Euskara arloak Udagiro antolatzen duela. Beste ekitaldietan bezala, Herri Jakintza udal euskaltegian burutuko dute Euskal Herri kanpotik hirira etorri berri direnen euskara ikasketak indartzeko xedea duen egitasmoa. Joan den astean aurkeztu zuten, eta Euskara ordezkari Fernado San Martinek azaldu zituen programaren nondik norakoak: “Programa honek jarraipena eman nahi dio udaldian Irungo ikastetxeetan kolektibo horri zuzenduta euskararen inguruan egiten den ahaleginari. Horregatik, hiriko ikastetxeen eta Herri Jakintza euskaltegiaren laguntzarekin, Udaleko Euskara Arloak euskara sustatzeko ekintzak diseinatu ditu ume horientzat” . Udagirok, euskararen arloan zailtasun zehatzak dituzten umeei laguntza eskaintzen die hizkuntzaren alorreko edukietan, eta udaldian euskararekin harremana galtzea saihestu eta ikasleak euskararekiko motibatu nahi ditu. Lehen hezkuntzako 5 eta 6 eta Bigarren Hezkuntzako 1 eta 2. Mailetako ikasleek parte hartuko dute Udagiron. Guztira, 36k eman dute izena uztailean aritzeko, eta 31k abuzturako. Egunero 10:30etik 12:00etara elkartko dira.
Udal Kirol Patronatuak jakinarazi duenez, Donosti Cup oinarrizko futboleko txapelketako partidak jokatuko dituzte beste urte batez Errenteria-Oreretan, zehazki, Fanderiako eta Beraungo futbol zelaietan. 27 herrialdetako 390 taldek jokatuko dituzte part...
Asteazkenean hasiko dira aurtengo Antxoko sanferminak eta igandera arte luzatu. Hona egitaraua: sanferminak 2012
Itsas Gelak hilero antolatu ohi duen Itsas Solasaldia Jesus Maria Martinezen Jaizkibel: ese desconocido Sinfonia en Piedra solasaldiari eskainiko diote ostegunean (Hilak 5). 19:30ean proiektutako dute, San Pedroko Mater itsasontzian.
Errenteriako Udaleko ordezkariak Schorndorf (Alemania) herrira bidaiatzekoak ziren asteburuan, herri horrekin senidetzea sinatzeko. Errenteriako Udalaren arabera, Julen Mendoza alkatearekin batera honako ordezkaritza zen joatekoa: Luisma Diez (Bildu), ...
Udal liburutegiak eta artxibategiak udako ordutegia dute gaurtik. Ikust Alaiak astelehenetik ostiralera 08:00etatik 14:00etara irekita egongo da, eta larunbatetan itxiko dute. Artxibategiak ere astelehenetik ostiralera irekiko du, 08:30etik 13:30era. U...
Uztailaren 2tik abuztuaren 31ra udal liburutegiak udako ordutegia izango du. Hala, helduentzako saila goizez bakarrik egongo da irekita, 08:00etatik 14:30era, eta abuztuaren 13tik 24ra itxita egongo da. Haurrentzako saila ere goizez bakarrik egongo da ...
Antxoko Herrira mugimenduak mosaikoa egin zuen ekainaren 29an, hilabeteko azken ostiraletako presoen eta iheslarien aldeko mobilizazioen harira, Gure Zumardian. San Fermin Jaien atarian, barrutiko festetako janzkerarekin agertzeko eskatu zien mugimendu...