Sanferminetako krosean, izerdia eta jai giroa
San Fermin jaien atariko kirol ekimenak egin dituzte Antxon asteburuan. Hala, Axular kafetegiaren pala txapelketako irabazlea Vicente-Oiarbide bikotea izan zen, Ferreres-Casares bikotea finalean garaitu zuelako. Larunbatean izan zen final hori. Atzo, b...
San Fermin jaien atariko kirol ekimenak egin dituzte Antxon asteburuan. Hala, Axular kafetegiaren pala txapelketako irabazlea Vicente-Oiarbide bikotea izan zen, Ferreres-Casares bikotea finalean garaitu zuelako. Larunbatean izan zen final hori. Atzo, berriz, Lore Txorta elkartearen sanferminetako krosa egin zuten haurrek, gazteek eta helduek. Parte hartzaile asko izan ziren, eta barrutiko kaleak kirol usainarekin zipriztindu ziren. Etzi (asteazkena) hasiko dira San Fermin Jaiak. Ondoko irudi sorta krosarena da.