Liburutegian, udako ordutegia
Uztailaren 2tik abuztuaren 31ra udal liburutegiak udako ordutegia izango du. Hala, helduentzako saila goizez bakarrik egongo da irekita, 08:00etatik 14:30era, eta abuztuaren 13tik 24ra itxita egongo da. Haurrentzako saila ere goizez bakarrik egongo da ...
Uztailaren 2tik abuztuaren 31ra udal liburutegiak udako ordutegia izango du. Hala, helduentzako saila goizez bakarrik egongo da irekita, 08:00etatik 14:30era, eta abuztuaren 13tik 24ra itxita egongo da. Haurrentzako saila ere goizez bakarrik egongo da irekita, 10:30etik 14:30era, eta abuztu osoan egongo da itxita.
Maileguak egiteko baldintzak ere aldatu dituzte: bazkide txartel bakoitzeko sei liburu har daitezke, hilabete bateko epearekin. Haurrei dagokienez, abuztu osoan liburutegia itxita egongo den arren, helduen liburutegian mailegu sorta bat utziko dute.
Informazio gehiago nahi izanez gero, liburutegia sarian aurki daiteke blogean edo Twitterren [a bildua]errenterialib jarrita.