
Oiartzungo Herri Azoka taldeak antolatuta, etzi 10. Txakolin Lehiaketa eta Dastaketa egingo dute. 12:00etan izango da, Doneztebe plazan, herri azokarekin batera. Hurbiltzen direnek herriko txakolina dastatzeko aukera izango dute. Dastaketaren ondoren, ...

Artebide programaren seigarren edizioko emaitza aurkeztu zuten herenegun goizean Zuloaga Etxean. INEM eta Udaleko Prebentzio Zerbitzuaren laguntzaz gauzatutako proiektua da Artebide eta ohitura osasungarriak bultzatzea izan dute helburu. Programak ira...

Mende erdia beteko du Alabergako Arditurri elkarteko danborradak. Hori dagokion bezala ospatzeko hainbat ekimen prestatu ditu elkarteak. Batetik, uztailaren 14an bazkaria egingo dute Lintzirin hotelean, eta herritar guztiei irekia dagoela zehaztu dute....

18:30ean, Gudarien Enparantzan musika eskolako ikasleek emango dute kontzertuarekin abiatuko da gaur Musikaz Blai jaialdia. Bihar, berriz, Illunbe Akordeoi Orkestra eta Gipuzkoako Big-Bandaren kontzertua izango da 20:00etatik aurrera, plaza berean. Aurretik, buruhandiak eta haurrentzako tailerrak antolatuko dituzte. 17:30ean hasiko dira txikienentzako jarduerak.

Aitor Alberdi, Julen Etxebeste, Haizea Prieto eta Lide Ibarguren, Haurtzaro Ikastolako ikasleak. Teknologian freskagarri makina eraiki eta Teknoskopioa lehiaren finalean izan dira. Aitor Alberdi, Julen Etxebeste, Haizea Prieto eta Lide Ibarguren (Oiartzun, 1997) DBH 3. Mailako ikasleak dira, Haurtzaro Ikastolan. Teknologian lanean hasita, freskagarri makina sortu zuten, eta Teknoskopioa lehiaketara aurkeztu. Finalera iritsi dira. Noiz hasi zineten proiektu honekin? Aitor Alberdi: Ikasturte hasieran, gutxi gorabehera. Zenbat kostatu zaizue makina osatzea? Haizea Prieto: Egia esan, eskola orduetatik kanpo bukatu behar izan dugu, Teknologia eskoletako orduetan bakarrik ez zigulako denborarik ematen. Lide Ibarguren: Erreminta batzuk hemen ez ditugu, eta kanpoan gurasoen laguntza izan dugu. Nola otu zitzaizuen freskagarri makina bat egitea? Ibarguren: Hasieran, eskolan bertan ariketa bat eman ziguten: Elorsoro kiroldegian freskagarri makina bat behar zutela imaginatzea. Eta guk arazo hori konpondu behar genuen. Julen Etxebeste: Hasieran plano batzuk egin genituen bakoitzak gure aldetik, bateratu genituen, eta denen artean osatu genuen ideia. Nola funtzionatzen du? Alberdi: Txanpona sartzean, etengailua zapaldu eta kontaktua egiten du, eta makinak duen beste zulora iristean, gelditu egiten da makina. Freskagarria ateratzen da, eta dirua itzuli egiten digu. Zaila izan zen egitea? Prieto: Planoetatik, teoriatik, eremu fisikora pasatzea zaila izan zen hasieran, eta eduki ditugu zailtasun batzuk, baina [...]

Ez dute erakunde armatuko agintari bezala epaitzeko eskatuko; etakide izatea leporatuko diote. Gurrutxaga eta Xabier Aranburu igandean atxilotu zituzten Parisko Fiskaltza antiterroristak adierazi du ikertzaileen datuen arabera ezin dela esan Oroitz Gur...

Pasaitar askok parte hartu zuen igandean Tolosan izan ziren hamalau orduko mendi ibilaldian. Arrakasta handia izaten du lau urtetik behin antolatzen duten probak. Argazkikoak Donibaneko parte hartzaile batzuk dira. Handik hamabost bat lagun joan ziren zeharkaldira.

Antzerki Astea antolatu dute eskolan diharduten antzerki taldeek, ekainaren 5etik 9ra bitartean Zazpi antzezlan eta bukaerako festa. Horixe Pasaiako Antzerki Eskolaren barruan biltzen diren antzerki taldeek datorren asterako osatu duten eskaintza. Antzerki Astea antolatu dute lehen aldiz, ekainaren 5ean hasi eta 9ra bitartean. Iazko irailaren 6an aurkeztu zuten publikoki Pasaiako Antzerki Eskola. Udala, Euskal Antzerkizaleen Elkartea eta herriko antzerkizaleak batu dira proiektuan. 100 haur eta gazte inguru Lehen ikasturtean 100 bat haur eta gazte inguru aritu dira eskolan, lau barrutietan sortu diren bederatzi taldeetan. Eskolako arduradunek esan dutenez, astero, ordubetez «sormenerako gune askea» eskaini diete haurrei, «jolasteko eta ondo pasatzeko gune erakargarri bat». Egitaraua San Pedro Ekainak 5, asteartea. 18:00etatik aurrera, Udal Aretoan, Lilikoko taldea, eta Trintxerpeko Karmengo Ama Herri Ikastetxeko taldea. Ekainak 6, asteazkena. 18:00etan, Udal Aretoan, Donibaneko Hanka Hutsik Eroak taldea, eta Sudurpunti taldea, Pasaia-Lezo Lizeokoa. Antxo Ekainak 7, osteguna. 18:00etan, Antxoko Ipotxak eta Ipurtarin taldeak, eta 19:00etatik aurrera, berriz, Pasaia-Lezo Lizeoko Gipuzkerrak taldea eta Zortzi eta Bat taldea, Pasai Antxokoa. Ekainak 9, larunbata. 17:00etan, bukaerako festa egingo dute antzerki talde guztiek, batera, Donibaneko Santiago plazan.

Hondarribiko Bilduk salatu du Bentako eta hondartzako aparkalekuetako TAO zerbitzuaren gainean “informazio eza” dagoela: “Jende asko hurbildu zaigu, baita BAZ bulegora joan ere, aparkaleku horiek zein egoeran dauden jakin nahian”...

Kukai dantza konpainiak Doctor Deseo talde bilbotarraren azken bideoklipean parte hartu du: Cuánto Frío Hace en Saturno. Hemen ikus daiteke.

Andoainen kontra pala motzean zein paleta larruz jokatutako partidak galdu zituen joan den asteburuan Oiartzunek, Herri Arteko Txapelketaren barruan. Datorren honetan, itzulikoa jokatuko dute, kanporaketa aurrera ateratzeko asmoarekin. Partidak etzi iz...

Internet oinarrizkoa: hilaren 4tik 15era, 11:00etatik 13:00etara. Sare sozialak: hilaren 18tik 26ra, 11:00etatik 13:00etara. Openideiak: hilaren 1ean, 09:00etatik 11:00etara. Eustat: hilaren 1ean, 11:00etatik 13:00etara. Metaposta I eta II: hilaren 4e...

Hondarribiko Futbol Elkarteak ezin hobe bukatu du 2011-2012 denboraldia. Erregional Ohorezko Mailako Hondarribiko futbol taldeak mailan jarraitzeko helburua bete zuen larunbatean eta futbola Hondarribian bultzatu nahaian, udarako futbol eskola martxan...

Udaberri Txapelketaren barruan, Gazteleku baino gehiago izan zen Oiarpeko bikotea joan den asteburuan. Haurren binakako lehian, Imanol Ugalde eta Ekain Etxeberria oiartzuarrek 18-10 irabazi zieten Gaztelekuko bikotea osatzen duten Imanol Usandizagari e...

Pasaia Donibaneko kantinan, kontzertua antolatu dute etzirako (ekainak 2). 21:00etatik aurrera, punk folk agresiboa entzuteko aukera izango da han, Imanol Carballo eta Zudaireren eskutik. Horrez gain, ekainaren 17rako erromeria antolatu dute Trikibeltz...

Zerbitzu publikoak, unibertsalak eta doakoak! lelopean, 11:00etatik 12:00etara auto karabana egingo dute, plazatik hasita. Eta gero, 12:00etatik 13:00etara, elkarretaratzea egingo dute plazan, eta panelak prestatuko dituzte.

Gipuzkoako eta Ipar Euskal Herriko launa ikastetxek beren proiektuak aurkeztuko dituzte ikastetxean Elikadura iraunkorra. Horixe aurten Euskal Eurohiriaren Ingurumen Kongresuan batu diren ikastetxeetako ikasleek landu duten gaia. Sortu dituzten proiekt...

Igandean egingo dute XIV. Alardealdia. Bidasoko Elkarte Filateliko eta Numismatikoko ordezkariek moztuko dute irteerako zinta, goizeko bederatzietan. «Hamar urte baino gehiago pasatu dira jai hau lehen aldiz egin zenetik, eta irundarren erantzuna gero eta hobea izan da», esan dute Alardealdiako ordezkariek. Jasotako dirua Alarde Tradizionala finantzatzeko erabiliko dute. Urdanibia plazan hasiko dute ibilbidea, eta hainbat eremutan atseden guneak jarriko dituzte. Gainera, ibilbidea Tren Berdean egin ahal izango da: Santa Elena kaletik aterako da trena. Ohiturari jarraiki, herriko hamabi elkarte gastronomikok pintxo dastaketa egingo dute Urdanibia plazan, eta 14:30ean hasiko dute herri bazkaria Urantzu pilotalekuan. Sarrerak 22 euroan eros daitezke.