Eurohiriaren Ingurumen Kongresua, Anunciatan
Gipuzkoako eta Ipar Euskal Herriko launa ikastetxek beren proiektuak aurkeztuko dituzte ikastetxean Elikadura iraunkorra. Horixe aurten Euskal Eurohiriaren Ingurumen Kongresuan batu diren ikastetxeetako ikasleek landu duten gaia. Sortu dituzten proiekt...
Gipuzkoako eta Ipar Euskal Herriko launa ikastetxek beren proiektuak aurkeztuko dituzte ikastetxean
Elikadura iraunkorra. Horixe aurten Euskal Eurohiriaren Ingurumen Kongresuan batu diren ikastetxeetako ikasleek landu duten gaia.
Sortu dituzten proiektuen berri emateko, bihar bilduko dira guztiak, Antxoko Anunciata ikastetxean, 12:00etatik aurrera.
Euskal Eurohiriaren Ingurumen Kongresua ikasturtero egiten da 2005 urtetik. Urtero ikastetxe batek hartzen du kongresua eta aurten Anunciatari egokitu zaio.
Antxoko ikastetxeko ikasleez gain, Gipuzkoako eta Ipar Euskal Herriko launa ikastetxek aurkeztuko dituzte beren lanak.
1pasaia@hitza.info

