Alarde Tradizionala laguntzeko XIV. Alardealdia antolatu dute iganderako
Igandean egingo dute XIV. Alardealdia. Bidasoko Elkarte Filateliko eta Numismatikoko ordezkariek moztuko dute irteerako zinta, goizeko bederatzietan. «Hamar urte baino gehiago pasatu dira jai hau lehen aldiz egin zenetik, eta irundarren erantzuna gero eta hobea izan da», esan dute Alardealdiako ordezkariek. Jasotako dirua Alarde Tradizionala finantzatzeko erabiliko dute. Urdanibia plazan hasiko dute ibilbidea, eta hainbat eremutan atseden guneak jarriko dituzte. Gainera, ibilbidea Tren Berdean egin ahal izango da: Santa Elena kaletik aterako da trena. Ohiturari jarraiki, herriko hamabi elkarte gastronomikok pintxo dastaketa egingo dute Urdanibia plazan, eta 14:30ean hasiko dute herri bazkaria Urantzu pilotalekuan. Sarrerak 22 euroan eros daitezke.
Igandean egingo dute XIV. Alardealdia. Bidasoko Elkarte Filateliko eta Numismatikoko ordezkariek moztuko dute irteerako zinta, goizeko bederatzietan. «Hamar urte baino gehiago pasatu dira jai hau lehen aldiz egin zenetik, eta irundarren erantzuna gero eta hobea izan da», esan dute Alardealdiako ordezkariek. Jasotako dirua Alarde Tradizionala finantzatzeko erabiliko dute.
Urdanibia plazan hasiko dute ibilbidea, eta hainbat eremutan atseden guneak jarriko dituzte. Gainera, ibilbidea Tren Berdean egin ahal izango da: Santa Elena kaletik aterako da trena. Ohiturari jarraiki, herriko hamabi elkarte gastronomikok pintxo dastaketa egingo dute Urdanibia plazan, eta 14:30ean hasiko dute herri bazkaria Urantzu pilotalekuan. Sarrerak 22 euroan eros daitezke.


