Alabergako danborradak 50 urte beteko ditu aurten
Mende erdia beteko du Alabergako Arditurri elkarteko danborradak. Hori dagokion bezala ospatzeko hainbat ekimen prestatu ditu elkarteak. Batetik, uztailaren 14an bazkaria egingo dute Lintzirin hotelean, eta herritar guztiei irekia dagoela zehaztu dute....
Mende erdia beteko du Alabergako Arditurri elkarteko danborradak. Hori dagokion bezala ospatzeko hainbat ekimen prestatu ditu elkarteak. Batetik, uztailaren 14an bazkaria egingo dute Lintzirin hotelean, eta herritar guztiei irekia dagoela zehaztu dute. Interesa duenak izena eman behar du ekainaren 18, 19 edo 20an 19:00etatik 21:00etara auzo elkartean.
Laster irekiko da izena emateko epea, ekainaren 18an (astelehena) beteranoena, eta ekainaren 19 eta 20an gainontzekoena. Entseguetarako pixka bat gehiago itxaron beharko da, uztailaren 2an hasiko baitituzte. Elkarteak jakinarazi duenez, beharrezkoa da entseguetara joatea danborradan parte hartzeko.
Hain zuzen, uztailaren 21eko gaueko danborradan Herriko Plazan bi sorpresa “handi” izango direla aurreratu dute

