
Espainiako Lehen Mailara igotzeko azken urratsa falta zaio Irun RT taldeari. Joan den igandean igoera kanporaketetako finaleko joaneko partida jokatu zuten Bilboko El Fango errugbi zelaian. 17-18 nagusitu ziren irundarrak, Universitarioren kontra. Bihar galtzen ez badute datorren urtean Lehen Mailan jokatuko dute Irungo beltzek. Partida 16:30ean hasiko da Plaiaundin; lehenago bi taldeetako kadeteek lagunartekoa jokatuko dute. Ikus BOGA astekarian argitaratutako erreportaia

Herriko neska talde bat, nesken futbito txapelketa antolatzen hasi da xanistebanei begira. Facebook-en jarri dute hitzordua, eta lehenengo bilera datorren ostiralean egingo dute. Maiatzaren 25ean izango da, 19:00etan, Beheko plazako futbol zelai txikia...

Antxoko Jai Batzordeak antolatu duen Antxoberfest I. Garagardo Feria hastear da. Goizean zehar batzordekideek azken ukituak eman dizkote Gure Zumardiko karpari, eta arratsaldean, 18:00etan, txupinazoarekin hasiko da garagardozaleen eta sanferminzaleen festa. Izan ere, garagardo festa San Fermin Jaietarako dirua lortzeko antolatu du jai batzordeak.

Bi ikastaro prestatu ditu Gaztelekuak: surfa eta piraguismoa. Lehenengoa, piraguismoa izango da uztailaren 3tik 6ra, arratsaldez. Bidasoa ibaian ikasiko dute partaideek erabiltzen, eta hainbat piragua mota erabiliko dituzte. Ikastaroak 40 euroko prezio...

Asteburu honetan jokatuko dute lau t’erdiko Udaberri Txapelketako azkeneko jardunaldia. Guztira, Allerru Pilota Taldeko sei kidek jokatuko dituzte partidak asteburu honetan. Gaur arratsaldean bi pilotarik jokatuko dute, biek ala biek etxetik kanpo. Kadete Mailako Tatiegik eta Gazte Mailako Perurenak jokatuko dute. Bihar goizean beste lau pilotariren norgehiagokak ikusteko aukera izango da herrian bertan. 10:30etik aurrera, Hernandez eta Zubeldia kadeteek zein Gazte Mailako Sarasua eta Telletxeak jokatuko dute. Gainontzeko hiruek ez dute partidarik izango. Pilotariek joan den asteburuko emaitzak hobetu nahi dituzte. Izan ere, Tatiegi kadeteak bakarrik irabazi zuen. Allerru Bk, agur Futbolean, bestalde, Allerruren bigarren taldeak atzo iluntzean esan zion agur denboraldiari. Azpeitiko Ikasberri taldea jaso zuen Plazetan. Igoera Faseko azkeneko postuan sailkatu dira, hemezortzi partiden ondoren.

2003ko udaberrian “taberna desberdin bat” ireki zuten Hondarribiko Txiplao eremuko industriagunean. Ez zuen beste ostatuen antzarik, berezia zen, apartekoa… eta horregatik jarri zioten Banako izena, banakoa izan nahi zuelako. Maiatzean bi urte bete dira taberna itxi zutenetik, baina gaur irekiko dute berriz ere, 17:00etan. Urbil Artola hondarribiarrak eta Nagore Martinez oiartzuarrak kudeatuko dute Banako berria. Artolak badaki Banakon lan egitea zer den; bere aita Txominek eta Mertxe Ezeizak ireki zuten 2003an, Txiplaon altxatu zituzten 300 metro koadroko pabilioietako batean. Zerbitzari bezala aritu izan zen bertan. 2010eko maiatzean pertsiana jaitsi zuten eta ordutik horrela egon da, itxita. Belaunaldi aldaketa iritsi da Banakora, ordea, eta gauza batzuk aldatuko direla esan du Artolak: “Batez ere asteburuetan aldatuko da, giroak askotarikoak izango direlako asteburuetako arratsaldetan edo gauetan”. Gaurtik hasita, asteartetik igandera arte irekiko dute taberna; lanegunetan goiz eta arratsaldez, eta larunbat eta igandetan 17:00etatik aurrera. “Ostiral eta larunbatetan goizaldeko lauretan itxiko dugu”, gehitu du hondarribiarrak. Bere aita bezala, musikaria eta musikazalea da Urbil Artola: Sorotan Belen jotzen zuen, aitarekin ere aritu izan da, eta Lemak proiektuan dabil. Hala izanik, musikak tabernaren nahitaezko bereizgarria izan behar zuen. Musikak ez ezik, oro har, kultura arloko emanaldiek lekua izango dute bertan, baina ostiral eta larunbat gauetan “batez [...]

Gaur (ostirala) Sarrera doan erakusketa iraunkorra ikusteko eta Artifex, ingeniaritza erromatarra Hispanian aldi baterako erakusketa ikusteko. 17:00etan, bisitaldi gidatua, M. Jose Noain museoko jarduera arduradunarekin. Bihar (larunbata) 11:00etan, Bixera-San Juan eremuko indusketen gaineko hitzaldia. Aurkitutako materialaren aurkezpena. 18:00etan, literatur hizketaldia La hija de Homero nobelaren inguruan. Dinamizatzailea: Iñaki Urdanibia. Etzi (igandea) 12:00etan, Irugurutzetako Meatze eremura bisitaldia. 12:00etan, Looters of the gods filmaren emanaldia. 2011ko FICAB jaialdiaren irabazlea. Jatorrizko bertsioan eta gaztelerazko azpitituloekin. Informazio gehiagorako deitu Oiasso Erromatar Museora: 943 63 93 53, edo idatzi helbide elektronikora.

Unai Basurkoren Pakea Bizkaia belaontzia Hondarribiko Kirol Kaian lehorreratuko da etzi arratsaldean eta astearte arte izango da Hondarribian. Ondoren, Pasaiarantz abiatuko da. Astelehen goizean Hondarribiko ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako laugarren m...

Bihar emakumeenganako indarkeriaren kontrako elkarretaratzea egingo dute Irungo Zabaltza plazan, eguerdiko 12:00etan hasi eta ordu erdiz. Hilabetero udaleko Gizarte Ongizateko Aholku Kontseiluko Berdintasun Batzordeak eta emakumeen aldeko hiriko elkart...

Herrirak Goazen Plazara ekimena antolatu du biharko, Errenteria-Oreretako ezker abertzaleak eta EAk bertan parte hartzera animatu dituzte herritar guztiak. Urtarrilaren 7an Bilbon presoen eskubideen aldeko manifestazioan herritarren sostengua ikusita, ...

Dagoeneko iganderako egitaraua prest dute Elizalden: goizean zehar emanaldiak, puzgarriak, tailerrak… izango dira. Arratsaldean jolasak, dantzaldia, puzgarriak… Eta eguerdian bazkaria egingo dute. Paella erraldoiak prestatuko dituzte haur eta heldu...

Atzoko OARSO BIDASOKO HITZA-n biharko Munduko Arrozak ekimeneko epaimahaiak Cornelio eta Otordu zirela azaltzen zen, baina antolatzaileek argitu dutenez, Otordu beharrean, Gaztelu da epaimahaiko beste kidea. 11:00etan hasiko da ekimena Iztietako diputa...

Astelehenean Clara Rangelen hilketaren epaiketa bukatuko da, eta horren harira, Errenteriako Berdintasun Kontseiluak elkarretaratzea antolatu du, “justizia” eskatzeko. 20:00etan izango da Herriko Plazan. Herritar guztiei joateko deia zabald...

Munduko Arrozak ekimena egitekoak dira bihar Iztietako Diputazio plazan, eta horren harira, Gurekin auzo elkarteak SOS Arrazakeriaren jarrera kritikatu du. Biharko ekitaldiaren antolatzaileen arabera, elkarbizitza sustatu nahi dute, hala nola, herrian ...

Donibaneko hiltegi izandakoak, Mataderoak, (Bonantzako elizaren ondoan dago) itsaso usaina hartuko du, Pasaiako Udalak eta Albaola Itsas Ondarea Berreskuratzeko Elkarteak sinatu duten hitzarmenari esker. Hala, gaurko sinadurarekin, euskal itsas baloreen kontserbaziorako, sustapenerako eta ondarea hori zabaltzeko eskola izan daitekeenaren lehen urratsa eman da. Albaolaren nabigazio eskola ere jasoko du Mataderoak. Hori guztia burutu dadin kudeaketa prozesu bat egin behar dela jakinarazi du Albaolako Xabier Agotek, “baina uste dugu Pasaiako biziberritzerako beste urrats bat izan daitekeela eskola hau abian jartzea”. Lagapen hitzarmena da udalak eta Albaolak sinatu dutena, baina Albaolako kide Xabier Agoteren arabera, hiltegiaren ondoan, itsasoan, Ondartxoko Itsas Kulturaren Zentroan —San Pedron dago— lehorrean dituzten ontziak jartzeko aukera lantzen ari dira: “Pasaiako Portu Agintaritzarekin negoziazioak egiten ari gara hori horrela izan dadin”. Donibanera “ilusio handiarekin” itzuliko direla nabarmendu du Agotek, izan ere, Albaolaren jarduna Donibanen sortu baitzen, Ontziolan. Pasaiako alkate Amaia Agirregabiriak nabarmendu du apustu estrategikoa dela udalaren eta Albaolaren arteko elkarlana, eta horren barruan kokatu du gaurko ekitaldia: “Itsas ondarea babesten duten ekimena da, eta gobernu taldeak estrategikotzat jotzen dituen helburuetakoa da hori. Aurreko gobernu taldeak egin zuen lanaren jarraipena egiten ari gara zentzu honetan”.

Gipuzkoako Foru Aldundiak bere egitasmo nagusiak aurkeztuko dizkie herritarrei datorren asteartean (maiatzaren 22an), Ziriza etxean, 19:00etan. Nahita aukeratu dute tokia: “Pasaia biziberritza Gipuzkoaren erronka nagusienetako bat da, eta Gipuzko...

Plazak betetzea. Hori da Herrira mugimenduak biharko jarri duen erronka. Euskal preso politikoen eskubideak aldarrikatzeko Euskal Herri osoko 200 plaza baino gehiago bete nahi dituzte. Irunen Zabaltza plaza bete nahi dute, 12:00etatik aurrera. Pasa den urtarrilaren 7an Bilbon Kolosala izango da lelopean milaka eta milaka lagun bildu ziren. Herriraren arabera, “historikoa” izan zen manifestazio hori, eta ordutik aurrera hainbat alderdi politikok presoen auziarekiko “jarrera berriak” hartu dituztela ziurtatu dute. “Begi bistakoa da egungo kartzela politikak ez duela sostengu politiko ez sozialik”, esan du Herrirak. Hala ere, “garai berri honetan” Espainiako eta Frantziako gobernuek jarrerarik aldatu ez dutela salatu dute. Estatuak mugiarazteko ekimenak egiten ari dira, eta nazio mailan lehena izango da Goazen Plazara. Oarsoaldean eta Bidasoan jadanik prestatuta dituzte etzi egingo dituzten ekitaldiak. Irun 12:00etatik aurrera. Salaketak, tailerrak, haur jolasak, musika, pintxoak, sagardoa…, Zabaltza plazan. 13:00etan. Mosaikoa. 14:00etan. Kalejira. 14:30ean. Bazkaria. Herriraren aldarrikapenak Euskal presoak Euskal Herrira ekartzea. Espainiako Estatuan ezartzen den 197/06 doktrina bertan behera uztea. Zigorra bete duten presoak askatzea. Frantziako Estatuan ezartzen den bizi osorako zigorra bertan behera uztea, baldintzapeko askatasunari bide emanez. Zigorraren 2/3ak eta 3/4ak bete dituzten presoak kaleratzea. Gaixotasun larriak dituzten presoak askatzea, eta bestelako gaixotasunak dituztenak behar bezala zaintzea. Osasun eskubidea errespetatzea. Frantziako eta [...]