Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Belaunaldi berria iritsi da Banakora

2003ko udaberrian “taberna desberdin bat” ireki zuten Hondarribiko Txiplao eremuko industriagunean. Ez zuen beste ostatuen antzarik, berezia zen, apartekoa… eta horregatik jarri zioten Banako izena, banakoa izan nahi zuelako. Maiatzean bi urte bete dira taberna itxi zutenetik, baina gaur irekiko dute berriz ere, 17:00etan. Urbil Artola hondarribiarrak eta Nagore Martinez oiartzuarrak kudeatuko dute Banako berria. Artolak badaki Banakon lan egitea zer den; bere aita Txominek eta Mertxe Ezeizak ireki zuten 2003an, Txiplaon altxatu zituzten 300 metro koadroko pabilioietako batean. Zerbitzari bezala aritu izan zen bertan. 2010eko maiatzean pertsiana jaitsi zuten eta ordutik horrela egon da, itxita. Belaunaldi aldaketa iritsi da Banakora, ordea, eta gauza batzuk aldatuko direla esan du Artolak: “Batez ere asteburuetan aldatuko da, giroak askotarikoak izango direlako asteburuetako arratsaldetan edo gauetan”. Gaurtik hasita, asteartetik igandera arte irekiko dute taberna; lanegunetan goiz eta arratsaldez, eta larunbat eta igandetan 17:00etatik aurrera. “Ostiral eta larunbatetan goizaldeko lauretan itxiko dugu”, gehitu du hondarribiarrak. Bere aita bezala, musikaria eta musikazalea da Urbil Artola: Sorotan Belen jotzen zuen, aitarekin ere aritu izan da, eta Lemak proiektuan dabil. Hala izanik, musikak tabernaren nahitaezko bereizgarria izan behar zuen. Musikak ez ezik, oro har, kultura arloko emanaldiek lekua izango dute bertan, baina ostiral eta larunbat gauetan “batez [...]

admin
Bidasoa
2012/05/18
Banako taberna

Irudian, lehengo Banako. Gaur arratsaldetik aurrera erakutsiko du aurpegi berria

2003ko udaberrian “taberna desberdin bat” ireki zuten Hondarribiko Txiplao eremuko industriagunean. Ez zuen beste ostatuen antzarik, berezia zen, apartekoa… eta horregatik jarri zioten Banako izena, banakoa izan nahi zuelako. Maiatzean bi urte bete dira taberna itxi zutenetik, baina gaur irekiko dute berriz ere, 17:00etan. Urbil Artola hondarribiarrak eta Nagore Martinez oiartzuarrak kudeatuko dute Banako berria.

Artolak badaki Banakon lan egitea zer den; bere aita Txominek eta Mertxe Ezeizak ireki zuten 2003an, Txiplaon altxatu zituzten 300 metro koadroko pabilioietako batean. Zerbitzari bezala aritu izan zen bertan. 2010eko maiatzean pertsiana jaitsi zuten eta ordutik horrela egon da, itxita. Belaunaldi aldaketa iritsi da Banakora, ordea, eta gauza batzuk aldatuko direla esan du Artolak: “Batez ere asteburuetan aldatuko da, giroak askotarikoak izango direlako asteburuetako arratsaldetan edo gauetan”.

Gaurtik hasita, asteartetik igandera arte irekiko dute taberna; lanegunetan goiz eta arratsaldez, eta larunbat eta igandetan 17:00etatik aurrera. “Ostiral eta larunbatetan goizaldeko lauretan itxiko dugu”, gehitu du hondarribiarrak. Bere aita bezala, musikaria eta musikazalea da Urbil Artola: Sorotan Belen jotzen zuen, aitarekin ere aritu izan da, eta Lemak proiektuan dabil. Hala izanik, musikak tabernaren nahitaezko bereizgarria izan behar zuen. Musikak ez ezik, oro har, kultura arloko emanaldiek lekua izango dute bertan, baina ostiral eta larunbat gauetan “batez ere musika” nagusi izango dela dio Urbil Artolak: “Kontzertuak antolatuko ditugu eta programatzaileekin harremanetan jarriko gara aretoa eskaintzeko”. Lehenengo Banakon ere antolatzen zituzten musika emanaldiak, baina bihartik aurrera «maiztasun handiagorekin» egin nahi dute hori.

Lehenengoa, ekainaren 8an
Uztailean Hondarribian egiten den Nazioarteko Blues Jaialdia iragartzeko Road to Memphis egitasmoa antolatu izan dute azken urteetan, ekainean. Hiriko zenbait tabernatan blues kontzertuak eskaintzen dituzte, eta Banako berriak bere estraineko musikala izango du ekainaren 8an, Road to Memphis-en barruan. Casual Blues talde oreretarra ariko da, gaueko hamaiketatik aurrera. Momentuz hori da iragarri duten kontzertu bakarra, baina ez dirudi denbora asko behar izango dutenik zerrendako bigarrenaren berri emateko.

Kontzertuez gain, bestelako emanaldiak ikusi eta entzuteko aukera izango da Txiplaoko tabernan, nahiz eta oraindik zer eta noiz zehaztu gabe duten. “Hiru metroko pantaila erraldoia erosi dugu eta agertokia dagoen aldean jarri dugu. Hor denetarik eskaini ahal izango dugu: filmak, kontzertuen grabazioak…”.

Gaur arratsaldetik irekiko du berriro Banako tabernak; asmo berrituekin irekiko dute, eta lehen segundotik hori frogatzeko aukera izango da. Gaur eta bihar DJ Norma ariko da musika jartzen, ateak irekitzetik itxi arte. Arratsaldean lasai egoteko aukera izango da, garagardo onez gozatzeko ere. Gose direnek jateko zerbait eskatu ahalko dute, eta sabaiko leihotik argia gutxitzen joaten den heinean mahaietatik altxatu eta barra ondora joateko gogoa sartuko zaie, bertan dantza egin edo solasaldian jarraitzeko, lasai.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiak La Cumbre udalaren eskuetara aldatzeko eskaera egin dio berriro Espainiako Estatuari

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan «jarrera argia» hartzeko eskatu diote Jaurlaritzari

Berriak, Gipuzkoa, Nafarroa

Aiara Garaialde eta Adrian Losarcos izan dira Euskal Herriko txapeldun mendi duatloian

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa, Kultura, Gipuzkoa

Andoni Egañak jantziko dio txapela Euskal Herriko bertsolari txapeldunari

Euskal Herria, Gipuzkoa

21 urteko gizonezko bat hil da Azkarate gainean, Elgoibarren, bi autoren arteko istripu batean

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako basozainek salatu dute azken 24 urteetako egoerarik larrienean daudela

Berriak, Gipuzkoa

‘Gure gailurretako historia marrazten’ erakusketa zabaldu dute Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Añorga eta Pasaia artean Topoa 7,5 minutuan behin igaroko da hilaren 21etik aurrera

Euskal Herria, Gipuzkoa

Instalatu dituzte jada Donostiako protoi terapiaren zentro berriko tresnarik garrantzitsuenak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.