Emakumeenganako indarkeria salatzeko elkartuko dira bihar
Bihar emakumeenganako indarkeriaren kontrako elkarretaratzea egingo dute Irungo Zabaltza plazan, eguerdiko 12:00etan hasi eta ordu erdiz. Hilabetero udaleko Gizarte Ongizateko Aholku Kontseiluko Berdintasun Batzordeak eta emakumeen aldeko hiriko elkart...
Bihar emakumeenganako indarkeriaren kontrako elkarretaratzea egingo dute Irungo Zabaltza plazan, eguerdiko 12:00etan hasi eta ordu erdiz. Hilabetero udaleko Gizarte Ongizateko Aholku Kontseiluko Berdintasun Batzordeak eta emakumeen aldeko hiriko elkarteek elkarrekin egiten duten protestaldia da, eta besteak beste, Txingudi Anti Sexista (TAS) manifestuko sinatzaileek bat egin dute ekintzarekin. Hiriko hainbat gizarte taldek osatzen dute TAS mugimendua, arlo askotarikoak.
Udaleko Gizarte Ongizate arloko zinegotzi Maite Cruzadok dei egin die irundar guztiei elkarretaratzean parte hartu eta emakumeen aurkako bortizkeriaren kontra mugitzeko: “Garrantzi handia dauka herritarrak horrelako erasoak arbuiatzeko konprometituta egotea, gure gizartean hainbeste sufrimendu eragiten duen gaitz hau erabat desager dadin”.

