
Aurtengo madalenak ahalik eta “jai herrikoi eta parte hartzaileenak” izatea nahi du Kultura Sailak, eta horretarako, Jai Batzordea osatzea proposatu du. Datozen egunotan, horrenbestez, bilerak egingo ditu batzorde horrek. Lehenengo bilera...

Donostiako Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloaren barruan lau film labur emango dituzte gaur Amaiako hitzaldi aretoan, 19:30etik aurrera (sarrera Lopez Bezerra kaletik). Kantauriko Nudibranquioak filma euskaraz emango dute, eta gainontzekoak gaztele...

Udal Kontserbatorioak bi entzunaldi prestatu ditu etzirako. 17:30ean hasita bertako ikasleen taldekako emanaldiak egingo dituzte. Eta 19:00etan Musika Eskolak eta Auntxa Trikitixa Eskolak batera jardungo dute. Biak doan dira.

Santiagotarrak-ek irabazi zuen igandean San Migel eremuan jokatutako slalom olinpikoko Euskadiko Txapelketa, sprint modalitatean. Hiru taldek parte hartu zuten. Etxeko zazpi piraguistak podioko lehen kaxoia zapaldu zuten, Jokin Sanchezek kanoan (Gazte ...

Bihar, hilak 26, Herrira herri mugimenduak bilera eginen du Urruñako Posta gelan, 19:30ean. Hilaren 4an Ipar Euskal Herriko talde dinamizatzailearen aurkezpena egin zuten, Biarritzen. Ordutik, euskal presoak libratu eta iheslariak etxeratzea xede duen...

Hondarribiko Udaleko Udalbatzak ostiral goizean egindako ezohiko eta presazko bilkuran, aho batez onartu zuen eguneko aztergaian zuen puntu bakarra: Arkoll auzoko Saroizigarrenea baserriko maizterrak kaleratzearen kontrako aitorpena egitea erabaki zuten alderdi guztiek. Gurrutxet familiako hiru belaunaldi bizi izan dira maizter gisa Saroizigarronea baserrian. Irungo Lehen Auzialdiko Epaitegiak emandako epaiaren arabera, familia hau baserritik kaleratzeko zorian dago. «Jurisdikzio organoaren irizpidearekiko errespetu osoa izanik, eta bere erabakiari men eginez, gure iritzia eman nahi genuke, alegia, gure ustez ahalegin berezia egin zitekeela, eta egin daitekeela, auzitan dabiltzan alderdiak akordio batera iristeko», esan dute udal ordezkariek. Arrazoi juridikoak alde batera utzita, gaian «alderdi sozial berezi bat» badagoela esan dute alderdietako kideek: «Bertan bizi eta lan egiten duenak burutzen duen lurra eta mendiaren zaintza, Hondarribia osoaren onurarako da. Kaleratze honek nekazaritza ustiapenaren galera eta lurraren eta baserriaren beraren zaintza bertan behera geratzea eragin lezake, baita familiaren beraren diru euskarriaren galera ere. Hori guztia Hondarribiko berezko ondarea izanik». Hondarribiko ondarea Hala, ondorengoa ebatzi zuten ezohiko osoko bilkuran: bi alderdiei akordio batera iristeko deia egitea, «bientzat bidezkoa eta ona den akordio batera, batez ere jabetzari ahalik eta ahalegin handiena egitea eskatuz, Gurrutxet familia baserriaren alde eta lurra lantzeko egiten ari den lana kontuan har dezan, izan ere, [...]

Eleak mugimenduak herritar guztiak deitu ditu eskubide zibil eta politiko guztien aldeko harresia eraikitzera. Horretarako, etzidamu 11:30etan hasi eta 13:00ak arte Donostiako Bulebarrean egingo duten puzzle erraldoia osatzera animatu dituzte oreretarrak eta baita maiatzaren 5ean Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzera. Larunbateko Donostiako ekimenean, 1200 pieza izango dituen puzzle erraldoia osatzea du helburu Eleak-ek. Goizean zehar, musika eta bertsolariak ez dira faltako eta puzzlea osatuta berriz, ekitaldia egingo du Eleak-ek. Atzo arratsaldean hainbat herritarren babesarekin egindako agerraldian, Espainiako Gobernuak epaiketa politikoekin jarraitzen duela salatu zuten Eleak mugimenduko kideek eta horren harira, laster D3M eta Askatasuna hauteskunde plataformen aurkako epaiketa hasiko dela nabarmendu zuten. Horren ondorioz, hurrengo hilabetetan hamarnaka pertsonak epaitegietatik pasa beharko dutela salatu zuen Jose Luis Maritxalar, Eleak-eko kideak. 150 lagunetik gora Orereta ere “politika horren” ondorioak jasaten ari dela gaineratu zuen Maritxalarrek. “Izan ere, gure herrian bere proiektuaren aldeko lana egiteagatik bi pertsona daude espetxean, beste sei lagunek espetxe zigorra jaso dute eta espetxeratzeko zorian daude eta 150 lagunetik gora kargu publiko izateko eskubiderik gabe daude”. Eskubideen murrizketaz ere aritu zen Eleak mugimendua atzo egindako agerraldian: “Azken boladan murriztuta ikusi dugu biltzeko, manifestatzeko, greba egiteko, edo aldarrikapenerako eskubidea. Poliziaren kargak, atxiloketak, ez datoz bat Euskal Herrian zabaldu den [...]

Cecilia Paganiniren eskutik 90 semanas y 1/2 antzezlana emango dute etzi, 23:00etatik aurrera, Gaztetxean. Lan horretan amatasuna eta haurdunaldiari buruz hitz egingo du umore ukituarekin Paganini clown-ak. Gorka Ganso da antzezlanaren zuzendaria.

Heldu den igandean, hilaren 29an, Deportazio Egunaren zeremonia eginen dute Hendaian, Gudari, Erresistentziako kide eta Deportatu Ohien elkarteek deituta. 10:30ean hasiko dira ekitaldiak, San Bixente elizan ospatuko duten mezatik hasita. 11:45ean elkar...

Claude Iruretagoiena koreografoak Euskal Herriko Jantziak goiburuko hitzaldia eskainiko du Mediatekan etzi, ostiralarekin (frantsesez). Iruretagoienak dioenez “gure herriko herri eta hirietan atxikiak izan diren jantzien aberastasunak iraganaren ...

Haurtxo Haurreskolan izena emateko epea maiatzaren 2an zabalduko dutela jakinarazi dute bertako arduradunek. Gurasoek datorren hileko 11ra arte dute epea (biak barne). Eskaerak eskolan utzi behar dira (Polentzarrene kalea). Informazio gehiago, 943 52...

Udalak bukatu ditu lanak, orain Eusko Jaurlaritza ari da sukaldea altzariz hornitzen Elizalde eskolako jantoki berria martxan da. Aste Santuko oporrak baino lehen estreinatu zuten institutuko ikasleek, eta dagoeneko erabiltzen dute zerbitzua gainontzeko ikasleek ere. Guztira, 472 ikaslek bazkaltzen dute jangelan. Jantokia egin bitartean, bi tokitan banatuta bazkaltzen zuten. Orain, guztiek toki bakarrean dute zerbitzua, eskolaren barruan. Hala, udalak bukatutzat eman ditu berari zegozkion lanak: «Elizaldeko hezkuntza komunitateak kalitatezko jantoki zerbitzua eskaintzeko aspalditik egindako eskaera aseta dago horrela». Udalak gogorarazi duenez, Elizaldek egindako beste eskaerak ere kontuan hartu ditu lanak egiterakoan: «Jantokia handitzeko lanak aurrera joan ahala, Elizalde eskolak megafonia sistema egokitzeko eta jantokitik sarrera berriaren beharra ikusi du, eta horiek ere aintzat hartu ditugu». Orain, sukaldea altzariz hornitzen ari dira. Lan hori Eusko Jaurlaritzari dagokiola gogorarazi du udalak. Udala eta Eusko Jaurlaritza Elizaldeko jantokiko lanak, udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren artean finantzatu dituzte. «Herrian kalitatezko hezkuntzaren mesedetan egindako inbertsio garrantzitsua izan da Elizalde eskolako jantokia handitzea», udalaren iritziz. Gainera, orain arte Elizalde Institutuko ikasleek jantoki gisa erabiltzeko alokatutako lokala hustu dutela gogorarazi du Oiartzungo Udalak. Lokal hori Beheko plazan dago, eskolaren parean, eta ez dute gehiago erabiliko ikasleek.

Etzi, ostirala: 17:30ean: txupinazoa eta jaietako enbaxadorearen izendapena. 17:45ean: Buruhandi eta erraldoien desfilea. 18:00etan: Apar jaia. Kirol gunean txikientzako jolasak eta opariak. 19:00etan: Binakako ping-pong eta futbolin txapelketa. 20:00etan: Sardin jate herrikoia eta zurrakapote dastaketa. 22:30ean: Gaueko danborrada Pasai txarangak lagunduta auzoko kaleetatik barrena. Etzidamu, larunbata: 10:00etan: Buruhandiak. 10:30ean: Haurrentzako jolasak. 11:00etan: Play Station lehiaketa pantaila erraldoian Eureka gazteen elkartean. 12:00etan: marrazki lehiaketa Ikusi Makusiren eskutik. 13:00etan: Toka eta bote jaurtiketa. 16:00etan: Bikotekako tute txapelketa. 16:30ean: Buruhandi eta erraldoiak. 17:00etan: Haurrentzako askaria Pizza Sprinten eskutik. 18:00etan: Mozorro lehiaketa. 20:30ean: Buruhandiak. 00:00etatik 03:00etara: Kontzertua Matik 95 eta Incognita taldeekin. Igandea, 29: 9:30ean: Txistularien diana. 10:00etan: Pontikako ezhozirilarien IX. Topaketa. 10:30ean: Buruhandiak. 11:00etan: Pala finalak frontoian. 11:30ean: Zinta lasterketa. 13:00etan: Trikipoteoa auzoko tabernetan. 16:30ean:Buruhandiak. 17:00etan: Tortila lehiaketa. 17:30ean: Eureka konpartsaren desfilea. 18:00etan: Dantza erakusketa Eureka Dance Group-aren eskutik. 19:00etan: Txokolate jatea haurrentzat, Aramendiaren eskutik. 20:30ean: Buruhandiak. 21:00etan: Sari banaketa eta agurra 2012 urteko enbaxadoreari. 21:30ean: Zezen-suzkoa.

Iazko Hondarribiko Alardean Jaizkibel konpainiaren ibilbidea aldatzeko motiborik ez zegoela ebatzi du EAEko Auzitegi Gorenak, eta bertan behera utzi du Herrizaingo Sailak hartutako erabakia. Berria.info-k aurreratu zuen atzo goizean albistea, eta Anabel Salinas konpainiako kapitainak arratsaldean berretsi zuen, Donostiako Kursaal Jauregian Berdintasunaren Emakunde Saria jasotzeko ekitaldian. Gorenaren ustez aurreko urteekin alderatuta ezer ez zen aldatu, eta konpainia parekidearen ibilbidea aldatzeko erabakia funtsik gabea izan zen. Ibilbideak “aurreko urteetako berbera” izan behar zuela dio Gorenaren ebazpenak. 2011ko irailaren 8ko gizon eta emakume soldaduen parte hartzea baimentzen duen Jaizkibel konpainiak ezin izan zuen aurreko urteetako ibilbidea egin, Ertzaintzak galarazi ziolako. Rodolfo Ares buru duen departamenduak “segurtasun arrazoiak” aipatu zituen konpainia parekidearen ibilbidea aldatzeko; “istilu arriskua saihestu” nahi izan zutela argudiatu zuten. Orain EAEko Justizia Auzitegi Gorenak Jaizkibelen aldeko epaia eman du. Gorenak zehazten du Ertzaintzak ez zuela azaldu zergatik aldatu behar zen ibilbidea Gernikako Arbola lorategietan, “aurreko urteetan hortik pasatzea baimendu izan duenean”. Gainera, ibilbidearen zati hori “sinbolikoa” dela onartu du Auzitegi Nagusiak. Gainera, epaiak dio istiluak izateko arriskua ez dela erabaki bat hartzeko arrazoi nahikoa, beste zerbaiten ondorio izan behar duela; Jaizkibel konpainiaren kasuan, ondorio horrek oinarririk ez duela ebatzi du EAEko Gorenak, aurreko urteetan erabakia justifikatzen zuten istilurik izan ez [...]

Hil honen 22an bete dira 90 urte erakunde hau sortu zenetik. Eta urtebetetze honen karietara hitz hauen bidez eskertu nahi ditut gure amonak, amak eta izeba guztiak. Hauen lan isila ere kontuan hartzekoa baita. Ordutik hona, denbora luzea pasa da eta euskal gizartea asko aldatu bada ere, azken urteotan ezinbestekoa da edozein erakunderen garrantzia aztertzerakoan erakunde horren testuingurua kontuan edukitzea. Eta gure kasuan ez dugu ahaztu behar XX. mende hasierako emakumearen egoera nolakoa zen batetik, Euskal Herriko industrializazio berantiarra zela medio lurraldearen garapen ekonomikorako zeuden zailtasunak emakumearen lan merkaturatzea baztertzen zuelako. Bestetik, elizaren eragina aipatu beharrekoa da, non emakumea “rol tradizionalera” mugatzen baitzuen, hau da, etxe zokora. Egoera horri aurre egin behar izan zioten emakume hauek. Beraz, zailtasunak zailtasun, emakume hauek lekutxoa egiten jakin zuten gizarte aldakor hartan, eta ahal zuten heinean kale ekimenetan parte hartuz, lanbide egokia ikasi eta ordaindutako lan merkatuan sartu eta gero, gizonezkoen sindikatu eta erakunde politikoetan parte hartuz. Bistan da guzti honek aldaketa nabaria ekarri zuela. Euskal Herriak ere aldaketa prozesu hau barru-barrutik bizi izan zuen, eta orduan abiatu ziren gure herrian hainbat ekimen kultur alorrean, heziketan eta euskaran, hala nola, Eusko Ikaskuntza, Euskaltzaindia, Euzko Ikastola Batza, euskal komunikabideak… Guztiak 1912-1920 bitartekoak. Baina agian aurrerapenik [...]

FUTBOLA Bigarren B Maila Real Union-Ponferradina 1-2 Erregional Ohorezko Maila Behobia-Oiartzun 1-3 Real Union B-Aretxabaleta 3-1 Erregional Preferente Maila Mariño-Dunboa Eguzki 0-1 ESKUBALOIA Zilarrezko Maila Bidasoa Irun-Badajoz 29-31

Atzo arratsean egin zuten 2012ko Emakunde Gaua Donostiako Kursaal jauregian, eta bertan Berdintasunerako Emakunde Saria jaso zuen Irungo Alarde Parekideak, Hondarribiko Jaizkibel konpainiarekin batera. 19:30ean hasi zen Emakumearen Euskal Institutoaren jaia; lehenago Bulebarretik Kursaalera doan bidea egin zuten Irun eta Hondarribitik joandako hamarnaka lagunek, desfilatzen. Donostiarrek txalo artean jaso zituzten. Kursaalean bidasotar ugari zituzten zain, baita hainbat erakundeetako ordezkariak. Han ziren, besteak beste, Maria Silvestre Emakundeko zuzendaria, Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramailea, Gemma Zabaleta Gizarte Gaietarako sailburua, Iñigo Lamarca EAEko arartekoa, Lohitzune Txarola Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidentea, Larraitz Ugarte Foru Aldundiko eleduna, eta Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatea. Irun eta Hondarribitik ez zen zen udal gobernuetako ordezkaririk egon, baina bai bi hirietako zenbait ordezkari, hala nola, Marilena Castillo Bilduko zinegotzia, Hondarribitik, eta Jose Enrique Corchon Irungo EAJren hautetsia eta Silvestre Balerdi Aralarreko ordezkaria, Irundik. Ekitaldia hasi zenerako harmailak leporaino zeuden. Emakundeko zuzendaria izan zen sari banaketako lehen hizlaria. Maria Silvestrek atzo saritutako bi taldeen kontra aritzen direnei zuzendu zitzaien: “Tradizioen aurka ez gaude gu, baina alda daitezke. Eta onerako da aldaketa”. Berak dei egin zien Alarde Parekideko eta Jaizkibel konpainiako ordezkariei, taulara igotzeko. Erakundeei babes eskaera Txaro Arribas irundarra eta Anabel Salinas hondarribiarra igo ziren saria jasotzera, bi kuberoekin batera, [...]

Turismoa sustatzearen alde egin du Errenteriako PSE-EEk, eta udalari bide bera hartzeko eskatu dio. Horrez gain, behar adina baliabide emateko eskatu du, eta enplegu planen bat onartuz gero, “ekintza lerro zehatz” bezala kontuan hartzeko. P...

Kirolez blai! saio berezia egingo dute gaur Oiartzun Irratian. Kirola eta politika izango ditu hizpide Joxe Migel Lopez esatariak, Rufi Etxeberriarekin eta Aiora Perez de San Roman alkatearekin. Oiartzungo kirola aztertuko dute, eta momentuko egoera po...