
Maiatzaren 2an Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean Muliaten eraikitzen ari diren gizarte alokairuko 25 etxebizitzak esleitzeko prozedurari hasiera emateko agindua argitaratuko dute. Egun horretan bertan edo hurrengoan udalera zozketarako onartu eta baz...

Adineko herritarrek, Sutondo Catering enpresari esker, zerbitzu pertsonalizatua eskatzeko aukera dute gaurtik. Hala, pertsona horien bizi kalitatea hobetzeko asmoz eta haien elikaduran oreka bat eskaintzeko lan egiten dute.

Ez dira emaitzak bakarrik. Taldeak ematen duen itxura ere arduratzekoa da. Bigarren Mailara jauzi egiteko borrokan egotetik, Hirugarren Mailara ez erortzeko borrokan sartuta dago bete-betean Real Union, herenegun etxean 1-2 galdu zuelako Ponferradina t...

Herriko Etxeak antolatuta, Bidaso: Biga so! Irri Iparrak eta Hego Erak euskarazko umore ikuskizuna izanen da ostiralal arratsaldean, hilaren 27an, Mendi Zolan Kulturgunean, 20:30etik hasita. Pantzo Hirigarai eta Kike Amonarriz ariko dira Bidasoa ibaiaren bi aldeetako biztanleen arteko diferentziak azalaraziz, irri egiteko xedez. Ikuskizuneko goiburuak berak azaltzen duen bezala, Bidasoa hitzaren beraren esannahia asmatzen saiatuko dira. Zergatik hitz egiten dute horren ozen gipuzkoarrek? Zergatik ari dira baxenabartarrak dragatzen, arabarrak ligatzen ari diren bitartean? Berdinak ote dira Zuberoako neskenegünetako eta Bizkaiko zapatuetako gauak? Zenbateko aldea dago Lezotik Azkainera, 30 km ala 1000 argi-urte? Horietaz eta beste hainbatetaz, Ipar eta Hego Euskal Herriko biztanleen arteko harremanetaz, ezagutzaz eta topikoez, mintzatuko dira etzi bi umoristak, Bidasotik gorakoa bat, eta Irundik beherakoa bestea. Ikuskizuna Kultur Sasoian kokatzen da, eta sarrera nagusiaren prezioa 12 euroan jarri dute.

Txingudiko badian kokaturiko urpekaritza zentro proiektuari buruzko ohar kaierra publikoari irekia da martxotik. Hendaiako Herriko Etxeak gogora ekari duenez apirilaren 30a arte egonen da hor. “Beraz, zuen oharrak bertan idatzi nahi izanez gero, ...

Hondarribia Blues Festival jaialdia hasteko hiru hilabete eskas geratzen direnean, zazpigarren ekitaldiaren programaren aurrerapena eman dute jaialdiaren antolatzaileek. Nazioarteko izen handiak bilduko dituzte Txingudiko badiaren ertzean. Jaialdia uzt...

Nazioarteko hamargarren gitarra jaialdia etzi hasiko da, Itsas Etxeko auditoriumean, Maurizio di Fulvioren jazz eta musika latino emanaldiarekin. Jaialdiaren lehenengo kontzertua arratsaldeko zortzietatik aurrera izango da, eta sarrerek hiru euroko pre...