Madalenetako Jai Batzordea osatzeko bilkura etzi izango da Xenpelar Etxean
Aurtengo madalenak ahalik eta “jai herrikoi eta parte hartzaileenak” izatea nahi du Kultura Sailak, eta horretarako, Jai Batzordea osatzea proposatu du. Datozen egunotan, horrenbestez, bilerak egingo ditu batzorde horrek. Lehenengo bilera...
Aurtengo madalenak ahalik eta “jai herrikoi eta parte hartzaileenak” izatea nahi du Kultura Sailak, eta horretarako, Jai Batzordea osatzea proposatu du. Datozen egunotan, horrenbestez, bilerak egingo ditu batzorde horrek.
Lehenengo bilera etzi izango da, 17:30etik aurrera, Xenpelar Etxean. Hurrengoak, berriz, maiatzaren 18an (ostirala) eta maiatzaren 25ean (ostirala) izango dira, toki eta ordu berean.
Irune Balentziaga Kultura zinegotziaren arabera, 2012ko madalenen inguruko erabaki garrantzitsuenak hartzeko gunea izango da Jai Batzordea, “eta baita herritarrek euren ekimenak eta proposamenak plazaratzeko lekua ere”.
Hala nola, honako galderak mahai gainean jarriko dituztela jakinarazi du Balentziagak: “Nolako madalenak izatea nahi dugu? Zer behar dugu horretarako? Zer egingo dugu?”. Herritar guztiak eta talde guztiak animatu ditu bileretan parte hartzera.

