Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Saroizigarrenea baserriko maizterrak kaleratzearen kontra dago udala

Hondarribiko Udaleko Udalbatzak ostiral goizean egindako ezohiko eta presazko bilkuran, aho batez onartu zuen eguneko aztergaian zuen puntu bakarra: Arkoll auzoko Saroizigarrenea baserriko maizterrak kaleratzearen kontrako aitorpena egitea erabaki zuten alderdi guztiek. Gurrutxet familiako hiru belaunaldi bizi izan dira maizter gisa Saroizigarronea baserrian. Irungo Lehen Auzialdiko Epaitegiak emandako epaiaren arabera, familia hau baserritik kaleratzeko zorian dago. «Jurisdikzio organoaren irizpidearekiko errespetu osoa izanik, eta bere erabakiari men eginez, gure iritzia eman nahi genuke, alegia, gure ustez ahalegin berezia egin zitekeela, eta egin daitekeela, auzitan dabiltzan alderdiak akordio batera iristeko», esan dute udal ordezkariek. Arrazoi juridikoak alde batera utzita, gaian «alderdi sozial berezi bat» badagoela esan dute alderdietako kideek: «Bertan bizi eta lan egiten duenak burutzen duen lurra eta mendiaren zaintza, Hondarribia osoaren onurarako da. Kaleratze honek nekazaritza ustiapenaren galera eta lurraren eta baserriaren beraren zaintza bertan behera geratzea eragin lezake, baita familiaren beraren diru euskarriaren galera ere. Hori guztia Hondarribiko berezko ondarea izanik». Hondarribiko ondarea Hala, ondorengoa ebatzi zuten ezohiko osoko bilkuran: bi alderdiei akordio batera iristeko deia egitea, «bientzat bidezkoa eta ona den akordio batera, batez ere jabetzari ahalik eta ahalegin handiena egitea eskatuz, Gurrutxet familia baserriaren alde eta lurra lantzeko egiten ari den lana kontuan har dezan, izan ere, [...]

admin
Hondarribia
2012/04/25

Hondarribiko Udaleko Udalbatzak ostiral goizean egindako ezohiko eta presazko bilkuran, aho batez onartu zuen eguneko aztergaian zuen puntu bakarra: Arkoll auzoko Saroizigarrenea baserriko maizterrak kaleratzearen kontrako aitorpena egitea erabaki zuten alderdi guztiek.

Gurrutxet familiako hiru belaunaldi bizi izan dira maizter gisa Saroizigarronea baserrian. Irungo Lehen Auzialdiko Epaitegiak emandako epaiaren arabera, familia hau baserritik kaleratzeko zorian dago. «Jurisdikzio organoaren irizpidearekiko errespetu osoa izanik, eta bere erabakiari men eginez, gure iritzia eman nahi genuke, alegia, gure ustez ahalegin berezia egin zitekeela, eta egin daitekeela, auzitan dabiltzan alderdiak akordio batera iristeko», esan dute udal ordezkariek.

Arrazoi juridikoak alde batera utzita, gaian «alderdi sozial berezi bat» badagoela esan dute alderdietako kideek: «Bertan bizi eta lan egiten duenak burutzen duen lurra eta mendiaren zaintza, Hondarribia osoaren onurarako da. Kaleratze honek nekazaritza ustiapenaren galera eta lurraren eta baserriaren beraren zaintza bertan behera geratzea eragin lezake, baita familiaren beraren diru euskarriaren galera ere. Hori guztia Hondarribiko berezko ondarea izanik».

Hondarribiko ondarea
Hala, ondorengoa ebatzi zuten ezohiko osoko bilkuran: bi alderdiei akordio batera iristeko deia egitea, «bientzat bidezkoa eta ona den akordio batera, batez ere jabetzari ahalik eta ahalegin handiena egitea eskatuz, Gurrutxet familia baserriaren alde eta lurra lantzeko egiten ari den lana kontuan har dezan, izan ere, arazo juridikoak alde batera utzita, hiriko ondarea da», argitu zuten.

Baserriari lotuta

«Baserria nire bizitza da, ez daukat dirurik, ezta ondasunik ere, baina lurra maite dut», esan du Mari Karmen Gurrutxetek, baserriko biztanleak. Bere bizitzeko estiloa defendatzeko prest dago: «Ni hontaz bizi naiz, nire bizitza osoa baserriari eman diot. Baserria nirea izango balitz bezala zaindu dut».

Ostiral goizean egin zuten ezohiko eta presazko bilkura.

Ostiral goizean egin zuten ezohiko eta presazko bilkura.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiak La Cumbre udalaren eskuetara aldatzeko eskaera egin dio berriro Espainiako Estatuari

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan «jarrera argia» hartzeko eskatu diote Jaurlaritzari

Berriak, Gipuzkoa, Nafarroa

Aiara Garaialde eta Adrian Losarcos izan dira Euskal Herriko txapeldun mendi duatloian

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa, Kultura, Gipuzkoa

Andoni Egañak jantziko dio txapela Euskal Herriko bertsolari txapeldunari

Euskal Herria, Gipuzkoa

21 urteko gizonezko bat hil da Azkarate gainean, Elgoibarren, bi autoren arteko istripu batean

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako basozainek salatu dute azken 24 urteetako egoerarik larrienean daudela

Berriak, Gipuzkoa

‘Gure gailurretako historia marrazten’ erakusketa zabaldu dute Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Añorga eta Pasaia artean Topoa 7,5 minutuan behin igaroko da hilaren 21etik aurrera

Euskal Herria, Gipuzkoa

Instalatu dituzte jada Donostiako protoi terapiaren zentro berriko tresnarik garrantzitsuenak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.