
20:30ean hasiko da partida, Donibaneko kiroldegian. Arrosentzat funtsezkoa da andoaindarrak irabaztea, soilik horrela ihes egin diezaioketelako jaitsierari. Zaleen berotasuna eskertuko dute.

Heldu den arteartean, hilaren 27an, Gartxot euskarazko filmaren hiru proiekzio egingo dituzte Hendaian. Horietako bi eskoletako ikasleentzat izanen dira (09:30ean eta 14:30ean), eta beste bat publiko guztiei irekia, Zokoburuko Anton Abbadia mintzaldi aretoan, 20:30ean. Euskararen Hilabetearen egitarauko ekintza bat da, Baleak elkarteak antolatutakoa. Sarreren prezioa bost euroan jarri dute, eta prezio erdian 14 urtetik beherakoentzat. Zuberoako abeslariak Juanjo Elordik eta Asisko Urmenetak zuzendutako pelikula da, Somugak ekoitzita. Benito Lertxundiren musika eta Zuberoako kantari eta aktoreen ahotsak ditu ere. Filmak Gartxot bardoren istorioa kontatzen du, herriaren oroimena eta kultura gordetzen duen kantaria. Orreagako abade berriak gartxot deserriratuko du, eta bere seme Mikelot bahitu ; baina honek ihes egitea lortu zuen, eta aitarekin abesten hasiko da, herriz herri. Elizarentzat iraingariak dira haien abestiak, eta fraide-gerlarien esku utziko dute Gartxot eta Mikelot harrapatzea. Filmari buruz gehiago jakiteko bisitatu gartxotfilma.com webgunea.

Lehengo astean Portu Agintaritzako buru Lucio Hernandok egindako adierazpenen harira esan du Ezker Anitzako zinegotzi Xabier Pombok “Portuak herritarren iritzia arbuiatzen duela”. Izan ere, Hernandok ” kanpo kaiaren kontrako jarrera s...

Hondarribiko Bilduk jakinarazi du Bentako aparkalekuan autoa uztea doan izan beharko lukeela. Izan ere, Bilduren arabera, Eusko Jaurlaritzako Kai Sailak Hondarribiko Udalari Bentako aparkalekurako emana zion baimena bukatu da, “beraz, aparkaleku ...

Julian Urretabizkaia eta Pedro Idoate bikoteari irabazi zieten, hilaren 16an jokatutako finalean. Hirugarren eta laugarren postuak Aitor eta Mario Cuevas lehengusuentzat eta Josean Garcia eta Pedro Amiama bikoteentzat izan zen, hurrenez hurren. Guztira hamasei bikotek parte hartu dute txapelketan, giro paregabean.

Hondarribiko XXX. Eliz Musikako Zikloa etzi hasiko da, eliza nagusian. Hondarribiko Eskifaia Abesbatzak, udalaren eta elizaren laguntzarekin antolatutako jaialdia, 30. urtez egingo dute Hondarribian. Etzi hasi, eta bi asteburuz luzatuko dute ekimena. Hala, kontzertuak izango dira larunbatean eta igandean arratsaldeko zortzietatik aurrera Hondarribiko eliza nagusian. Eskifaia eta Xatz, apirilean Etzi izango da zikloko lehen kontzertua, eta Loinatz abesbatza ariko da zuzenean. Gainontzekoetan, Haizea Muñoz eta Ana Belen Garcia, El Leon de Oro Abesbatza eta Hondarribiko Eskifaia eta Xatz abesbatzak ariko dira etxean.

Izaskun Martin, Alba Hernandez eta Cristina Perez saritu dituzte, landutako bi marrazki eta ipuinarengatik Ingurumen arloko lehiaketa ugaritan parte hartzen dute Anunciata ikastetxeko ikasleek ikasturtero, eta baita trukean sari ugari jaso ere. Oraingo...

Zuberoako Biraren barruko bosgarren etapa malkartsua izan arren erreza dela ohartarazi dute 1450 metro igoko dituzte igandean Antxoko Jaizkibel Mendi Taldeak antolatutako mendi irteeran izena ematen dutenek. Zuberoako Biraren barruko bosgarren txangoa antolatu dute iganderako, eta Zuberoako Montori herritik irten eta Izarbe eski estazioraino igoko dira. Bidea malkartsua den arren, ez dela bereziki zaila esan dute antolatzaileek. Izena eman nahi dutenek, bihar jo dezakete elkarteak Oarso kalean duen egoitzara, 20:00etatik 22:00etara, edota ordutegi berean telefonoz deitu, 943 514 700 zenbakira. Ekainean Pirinioetara Ekaineko azken asteburuan Pirinioetara joango dira, Acherito mendia igotzera. Plaza kopurua mugatua da, eta izen-ematea zabalik dela ohartarazi dute. Izena ematean 20 euro ordaindu behar dira.

Aurretik haurrentzako pailazoen ikuskizuna eta askaria antolatu dute elkartearen egoitzan 1512-2012. 500 urtez askatasun egarriz Bixik Bixik antolatutako jardunaldien barruan, bihar Gipuzkoaren jatorriari buruzko hitzaldia izango da. Bideo emanaldi bat izango da aurrena, eta ondoren, Idoia Arrieta Elizaldek hartuko du hitza, Ezkutatu digutena, Gipuzkoaren konkista gaia hizpide hartuta. 19:00etan hasiko da bideo emanaldia, Bixi Bixi elkartearen egoitzan. Jardunaldi berberaren barruan, lehengo igandean harrera oso ona izan duen mendi zeharkaldi historikoa egin zuten Bixi-Bixi elkarteko lagunek. Eguraldiak lagundu ez arren, 70 lagun bildu ziren txangoan. … ta ostiraletan jai! Bihar, bestalde, Bixi Bixik hilean behin haurrentzako prestatzen duen jardueraren txanda da. 17:00etatik haurrera pailazoak izango dira elkartearen egoitzan, eta ondoren askaria.

Amalatz talde feministaren zine emanaldi sorta aurrera doa, eta bihar emango dute azken aurreko filma: Rompecabezas. 50 urteko emakume batek puzzleekiko duen obsesiotik abiatuko da. Natalia Smirnoffek zuzendu du, eta Maria Onetto izango da protagonista...

Lezoko Udalak jakinarazi duenez, eurek antolatzen dituzten emanaldien edo ekitaldien sarrerak hemendik aurrera on-line ere eros ahal izango dira. Hain zuzen ere, www.barrabarra.eu webgunean eskuratzeko aukera egongo da. Esan dutenez, Internetez zein oh...

Gaur, ipuin kontaketa saioa izango da Manuel Lekuona Bibliotekan, 17:30ean. Oraingo honetan lau urtez gorako haurrentzako saioa antolatu du Lur Korta ipuin kontalariak. Adina errespetatzeko eskatu dute liburutegiko kideek beste behin. Hilabeteroko saio...

Errebotearen ondoren, pasaka berreskuratzeko lanetan dabil Txost. Hala, Pasaka I. Herri Txapelketa antolatu nahi du, edonorentzat, eta pilota bigunekin. Interesa dutenek, bihar 19:30ean Kontzejupetik pasatu behar dute, informazio bilera egingo baitute....

Gaur, Uraren Nazioarteko Eguna ospatuko dute planeta osoan, eta data horri lotuta, urari lotutako bisitaldi gidatua antolatu du Txingudi Zerbitzuak-ek iganderako. Hondartzako ponpaketa estazioa eta Atalerrekako hondakin uren araztegia ezagutzeko aukera izango da; bisitan ingurumen hezitzaile batek instalazioen funtzionamendua eta natura zaintzeko duten garrantzia azalduko du. Joatea libre da, aurretik izena emanda (902 119 384 telefono zenbakira deitu behar da). Hara joateko doako autobus zerbitzua jarriko dute: Irungo Zabaltza plazatik 09:00etan abiatuko da, eta Hondarribitik joan nahi dutenek 09:15ean izango dute autobusera igotzeko aukera, Bentako aparkalekuan. 12:00etan itzuliko da, gutxi gorabehera.

Akelarrearen bigarren ekitaldia egingo dute etzi Lezon, gaztetxe baten beharra aldarrikatzeko, eta egingo duten bazkarirako txartelak erosteko azkeneko eguna gaur da. Tiñelun eros daitezke, hamar euroren truke Eguna gaztetxearen aldeko elkarretaratzea...

Askapenaren eskutik, Palestinari buruzko erakusketa jarri dute Makutxo tabernan. Ostiralean jarri zuten, eta hilaren 30era arte egongo da bertan. Bestalde, Biladi Hadi hamaika begirada Palestinari, Euskal Herritik liburua ere salgai dute tabernan, 10 e...

Punk kontzertua dago bihar Mogambon. No More Lies katalanak joko dute lehenik eta ondoren, Ingalaterrako Leatherface taldeak. 21:30ean hasiko da kontzertua eta sarrerak 10 euro balio du. Internetez bada erostea, www.redribbonmusic.com

Hilabeteko azken ostirala ate irekien eguna izango da ikasturte osoan Abaraxka Udal Ludotekan. Hilabete honetan, baina, astebete aurreratu dute saioa. Bihar izango da, 16:30etik 19:30era. Abaraxka ludoteka ezagutzeko interesa dutenek bertatik pasatu be...

Bihar Astigarragako Eira taldeak joko du, 20:30ean, Kultur Etxean; etzi, berriz, Pasaia Abesbatzak kantatuko du San Fermin elizan, Leioako Orpheo abesbatzarekin batera, 20:30ean. Igandean, azkenik, Illunbe Musika Bandak kontzertua emango du, 13:00tan, Gure Zumardian, eta arratsaldean, Musika Asteari amaiera emateko Landarbasok abestuko du parrokian, 19:30ean.