Irrien Lagunak Egitasmoa etzi (larunbata), 13:30etik aurrera, aurkeztuko dute Errenteria-Oreretako Merkatuzar eraikinean. Aisia egitarau hezitzaile, euskaldun eta parte hartzailea da Irrien Lagunena. Agerraldian Oarsoaldeko lau herrietako 150 bat pertsona izango dira, heldu eta haurren artean. Gaiaren gaineko informazio gehiago
Oarsoaldeko Irrien Lagunen webgunean lor daiteke.