Ate irekien eguna izango da bihar Abaraxkan
Hilabeteko azken ostirala ate irekien eguna izango da ikasturte osoan Abaraxka Udal Ludotekan. Hilabete honetan, baina, astebete aurreratu dute saioa. Bihar izango da, 16:30etik 19:30era. Abaraxka ludoteka ezagutzeko interesa dutenek bertatik pasatu be...
Hilabeteko azken ostirala ate irekien eguna izango da ikasturte osoan Abaraxka Udal Ludotekan. Hilabete honetan, baina, astebete aurreratu dute saioa. Bihar izango da, 16:30etik 19:30era. Abaraxka ludoteka ezagutzeko interesa dutenek bertatik pasatu besterik ez dute egin behar (Kontzejupe plazan dago, Fermiñene etxeko atzealdean).

