Akelarre 2.0 jaiaren bazkarirako txartelak eros daitezke
Akelarrearen bigarren ekitaldia egingo dute etzi Lezon, gaztetxe baten beharra aldarrikatzeko, eta egingo duten bazkarirako txartelak erosteko azkeneko eguna gaur da. Tiñelun eros daitezke, hamar euroren truke Eguna gaztetxearen aldeko elkarretaratzea...
Akelarrearen bigarren ekitaldia egingo dute etzi Lezon, gaztetxe baten beharra aldarrikatzeko, eta egingo duten bazkarirako txartelak erosteko azkeneko eguna gaur da. Tiñelun eros daitezke, hamar euroren truke
Eguna gaztetxearen aldeko elkarretaratzearekin hasiko dute. Udaletxearen aurrean izango da, 13:30ean. Ondoren, bazkaria egingo dute bertan (euria egiten badu, Goiko plazako karpan). 18:00etan triki-poteoa egingo dute Tiñelutik abiatuta. Gauean musikaren txanda izango da. 22:00etan hasiko da Skasti, Garraxi, Street Bastards eta The Bobby’s taldeen kontzertua.

