Bihar, Gipuzkoaren sorreraz hitzaldia Bixi Bixi elkartean
Aurretik haurrentzako pailazoen ikuskizuna eta askaria antolatu dute elkartearen egoitzan 1512-2012. 500 urtez askatasun egarriz Bixik Bixik antolatutako jardunaldien barruan, bihar Gipuzkoaren jatorriari buruzko hitzaldia izango da. Bideo emanaldi bat izango da aurrena, eta ondoren, Idoia Arrieta Elizaldek hartuko du hitza, Ezkutatu digutena, Gipuzkoaren konkista gaia hizpide hartuta. 19:00etan hasiko da bideo emanaldia, Bixi Bixi elkartearen egoitzan. Jardunaldi berberaren barruan, lehengo igandean harrera oso ona izan duen mendi zeharkaldi historikoa egin zuten Bixi-Bixi elkarteko lagunek. Eguraldiak lagundu ez arren, 70 lagun bildu ziren txangoan. … ta ostiraletan jai! Bihar, bestalde, Bixi Bixik hilean behin haurrentzako prestatzen duen jardueraren txanda da. 17:00etatik haurrera pailazoak izango dira elkartearen egoitzan, eta ondoren askaria.
Aurretik haurrentzako pailazoen ikuskizuna eta askaria antolatu dute elkartearen egoitzan
1512-2012. 500 urtez askatasun egarriz Bixik Bixik antolatutako jardunaldien barruan, bihar Gipuzkoaren jatorriari buruzko hitzaldia izango da. Bideo emanaldi bat izango da aurrena, eta ondoren, Idoia Arrieta Elizaldek hartuko du hitza, Ezkutatu digutena, Gipuzkoaren konkista gaia hizpide hartuta. 19:00etan hasiko da bideo emanaldia, Bixi Bixi elkartearen egoitzan.
Jardunaldi berberaren barruan, lehengo igandean harrera oso ona izan duen mendi zeharkaldi historikoa egin zuten Bixi-Bixi elkarteko lagunek. Eguraldiak lagundu ez arren, 70 lagun bildu ziren txangoan.
… ta ostiraletan jai!
Bihar, bestalde, Bixi Bixik hilean behin haurrentzako prestatzen duen jardueraren txanda da. 17:00etatik haurrera pailazoak izango dira elkartearen egoitzan, eta ondoren askaria.


