
Liderrari irabazi eta gero, helburu berarekin bidaiatu zuen Irun Rugby Taldeak larunbatean Fadurara, hots, Euskal Ligako bigarren faseko sailkapena ixten duen Getxo Bren kontra garaipena lortzeko helburuarekin. Errez nagusitu ziren irundarrak (15-44). ...

Espainiako Txapelketaren ondoren Irungo Leka Enea mahai tenis klubeko taldeek ekin diote berriro ere ligari. Gizonen Superdibisioan Lleidan (Herrialde Katalanak) jokatu zuten irundarrek, CER L’Escalaren kontra eta garaipen garrantzitsua lortu zuten (2-3). Emaitza horrekin heldu den urtean Ettu Cupean jokatzea ziurtatu du Leka Eneak. Irundarren aldetik jokalari bakoitzak, Zhang Sining, Zoltan Batorfi eta Endika Diez, puntu bana lortu zuen. Katalanen bi puntuak Ji Feng jokalariak lortu zituen. Sailkapenaren bosgarren tokian daude, Arteal Santiagok dituenak baino bi garaipen gehiagorekin, eta San Sebastian de los Reyes eta UCAM Cartagenak baino bat azpitik —irundarrek Arteal eta San Sebastianek baino partida bat gehiago jokatu dute, eta Cartagenak baino bat gutxiago—. Lehen Mailakoak aise Bestalde, Lehen Mailako taldeak beste garaipen bat lortu zuen, Guretalderen kontra (3-4); hamabosgarren garaipena da hamasei partidetan, eta lidergoa sendotzeko balio izan die, bigarren tokian den Ripollet taldeak galdu zuelako. Irundarrek sei puntuko aldea ateratzen diete Ripollet eta Atletico SS-i. Ohorezko Mailara itzultzeko bide onetik doa Leka Eneako bigarren taldea. Nesken atsedena Emakumezkoen Superdibisioan ere itzuli da lehiaketa, baina Leka Eneak ez zuen asteburuan bere partida jokatu. Irungo neskak zortzigarrenak dira Superdibisioko sailkapenean, eta zazpi garaipen lortu dituzte orain arte, baina aurkari zuzenek baino bi partida gehiago dituzte jokatzear. Atzetik Caja [...]

Hamahirugarrenean bai. Hamabi partida zeramatzan Real Unionek garaipenik gabe, baina hamahirugarrenean lortu du, Palenciaren aurka, kanpoan gainera (0-1). Iker Alegrek lortu du txuri-beltzen gol bakarra, urrezko hiru puntu poltsikoratzeko balio izan du...

Bidasoa Irunek garaipen garrantzitsua lortu zuen atzo Xixon Jovellanos taldearen aurka, Artalekun jokatutako Zilarrezko Mailako 21. jardunaldiko norgehiagokan. Partida jokatu aurretik sailkapeneko seigarren tokian zeuden asturiarrak, 23 punturekin, Bid...