Liderrari irabazi eta gero, helburu berarekin bidaiatu zuen Irun Rugby Taldeak larunbatean Fadurara, hots, Euskal Ligako bigarren faseko sailkapena ixten duen Getxo Bren kontra garaipena lortzeko helburuarekin. Errez nagusitu ziren irundarrak (15-44).
...

Sailkapenean Bilboko Unibertsitatearen atzetik daude irundarrak, eta play off postuetatik kanpo dagoen lehen taldeari, Riojari, 8 puntu ateratzen dizkiete. Gainera, bi talde horiek partida bat gehiago jokatu behar dute, lehen itzuliko euren arteko partida atzeratu behar izan zutelako. Partida horrez gain, beste bi geratzen dira bigarren fasea amaitzeko, horietako bat, heldu den asteburukoa, errioxarren aurka. Irabaziz gero, Zaisa Irun igoerako kanporaketetan izango da. Galduta ere beste bi aukera izango dituzte beltzek sailkapena lortzeko.
Sailkapena
- Bilboko Unibertsitatea. 31 puntu.
- Irun RT. 24 puntu.
- Elorrio Parra Taberna. 20 puntu.
- Rioja Sport Tavern. 16 puntu.
- Arratiko Zekorrak. 10 puntu.
- Getxo Artea B. 8 puntu.
Kadete Mailako taldeak ere garaipena lortu zuen Durangon (7-24). Hurrengo partida datorren larunbatean jokatuko dute, Plaiaundin, Bilboko Unibertsitatearen kontra. Bigarren fasean jokatutako sei partidak irabazita, lidergoan dira Irungo kadeteak, 29 punturekin; Bilboko Unibertsitatea dago bigarren tokian, hamazazpirekin.